Mañarieta izena jarri diote kale berriari

Aintzane Irizar 2004ko api. 5a, 13:07
Aurreko egubakoitzeko osoko bilkuran udalbatzak erabaki zuen Zurrategi ondoko etxe berriei Mañarieta izena jartzea.

Inguru hori Manitxa edo Manitxape moduan izan da ezaguna herrian; adosatutako etxe horiek egiteko sortu zuten elkarteari Petxanima izena jarri zioten, Manitxaperi buelta emanda. Hala ere, Euskaltzaindiak esan du Manitxa izenaren jatorria dela Mañarieta eta izen horixe jartzea erabaki dute.

Udalak emandako beka bati esker, herriko toponimiaren gaineko azterketa egiten dihardu Kristina Pavok; ikerketa horretan, Euskaltzaindiaren aholkularitza zerbitzuaren laguntza dauka. Hori aprobetxatuta egin da kale berriari izena jartzeko azterketa ere.

Egunotan jaso dituzte etxebizitzetako giltzak jabekide gehienek; ingurua urbanizatzea besterik ez da geratzen, kale berria bukatzeko eta bizilagunak hara bizi izatera joateko.

Laster, San Jose azpiko etxeak

San Jose azpian egiten diharduten etxeek ere kale berria osatuko dute laster, eta horri ere izena jarri beharko zaio. Udalak oraindik ez du izenik erabaki, baina, eskuartean dituzte Euskaltzaindiaren hainbat proposamen: Soroaundixa eta Kaminpe izenak, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak