Herritarren hainbat protesta jaso ditu Udalak eta zer erantzun jakin gabe geratzen direla adierazi dio Diputazioari, bidalitako idatzian. Horren arrazoia da ez duela informazio ofizialik jasotzen Diputaziotik. Egoera hori salatu eta errepidea lehenbailehen zabaltzeko eskaera egin dio Udalak Diputazioari.
Idatzi horretan, egunero Bergarara joan-etorria egin behar izaten duten herritarrak asko direla azaldu diote Udaleko arduradunek Diputazioari eta gaur egun zortzi kilometro gehiago egin behar izaten dituztela. Honako hau ere gehitzen dute: "Herri kanpotik doan saihesbidea ez balego egoera hau hainbeste denboran mantenduko zatekeen galdetzen diogu gure buruari".