Arratsaldean, 18:30ean, Erregearen traje berria ipuina kontatuko die umeei Maite Toledo antzuolarrak. Andersen idazle ezagunaren ipuina da hori. Maite Toledo, berriz, hainbat ipuin eta literatura sariketa irabazi duen antzuolarra dugu.
Bestalde, Herri Ikastetxeko umeek egindako marrazkien erakusketa jarri dute liburutegian. Eguenetik dago ikusgai erakusketa hori, eta datozen egunetan ere egongo da marrazkiok ikusteko aukera.
Azkenik, ohar bat: hilaren 7an, eguaztena, itxita egongo da liburutegia; Pazko Astean, baina, zabalik egongo da.