Sute txikia Antzuolako baserri batean

iban arantzabal 2004ko mar. 31a, 21:35
Sute txiki bat gertatu da gaur arratsaldean Antzuolako baserri batean, Arreluzaundin, hain zuzen. Ez da ezer larria izan, baina, hala ere, suhiltzaileen beharra izan dute sua itzaltzeko.

Ezbeharra, Antzuolako Irimo auzoan gertatu da, Arreluzaundi izeneko baserrian. Ordu biak inguruan, tximiniak sua hartu eta ondorioz ganbara erretzeko arriskuan izan da. Zorionez, ertzainak eta suhiltzaileak berehala gerturatu dira, eta laurak ingururako guztiz itzali dute sua.

Aurten bigarren aldiz joan dira suhiltzaileak Antzuolako Irimora auzora. Duela hilabete, beste horrenbeste gertatu baitzen Idibar baserrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak