Bost proiektu aurkeztu dituzte Jaurlaritzaren Izartu programarako

Aintzane Irizar 2004ko mar. 26a, 12:40
Martxoaren 22an, astelehena, bukatzen zen Eusko Jaurlaritzaren Izartu programarako proiektuak aurkezteko epea. Hilaren 17an egin zuten osoko bilkura, proiektu horiek onartzeko. Aste Santua aurretik, proiektu horiek jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Guztira, bost proiektu aurkeztu dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari, Izartu programarako:

  • Uzarragara hartzen den zubitik Lizarraga auzora doan errepidearen proiektua.
  • Alde zaharreko zolua eta azpiegiturak berritzeko proiektua.
  • Ibarre auzoa urbanizatzeko proiektua; batez ere, dagoen aparkaleku faltari irtenbidea emango diote.
  • Sagastiko zelaian parke bat egiteko proiektua.
  • Gizarte edo kultura etxearen proiektua. Hantxe jarriko dituzte kultur jardueretarako lokalak eta hainbat gizarte zerbitzu. Hori guztia beheko bi solairuetan. Azpian, berriz, garajeak, eta gainean, etxebizitzak. Etxebizitzetako batzuk Udalak babestutakoak izango dira; beste batzuk saldu egingo dituzte, garajeak bezala, irabaziekin, sortzen diren gastuei aurre egin ahal izateko.

Proiektuok sei milioi euroko aurrekontua dute, lau urtetan banatuta; Izartu programaren bitartez, %30 finantzea espero du Udalak; beste %30 udal aurrekontuekin, eta gainerakoa, irabaziekin.

Aste Santua aurretik, Udaleko arduradunek jendaurrean aurkeztuko dituzte proiektuok, urtarrilean egin zuten moduan.

Azkenik, aipatzekoa da kiroldegiaren proiektua Izartu programatik kanpo geratu den arren, Udalak kiroldegia egiteko asmoarekin jarraitzen duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak