Karmen Irizar Valladolidera eraman dute

Aintzane Irizar 2004ko mar. 18a, 16:03
Karmen Irizar Antzuolako presoa Martuteneko espetxetik Valladolidekora eraman dute. Astelehenean atera zuten Martutenetik, eta Langraitzeko espetxean gaua pasatu eta gero trasladatu zuten Valladolidera.

Senideekin telefonoz egoteko aukera izan du egunotan, baina, ez daukate berri gehiagorik.

San Joseko zubian sei urte pasatu dira Karmen Irizar atxilotu zutela. Alaba eta senarra ere atxilotu zituzten, baina aske geratu ziren egun batzuetara. Araba komandoari laguntza ematea leporatu zioten, eta hamar bat hilabete egon zen preso. Epaiketa egin eta 2001eko uztailean espetxeratu zuten berriro. Ordutik, Martutenen egon da, astelehenean Valladolidera eraman zuten arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak