Gazte mailako Euskal Herriko ligan lau txirrindulari proba egingo dira, Hego Euskal Herriko probintzia bakoitzean bat. Gipuzkoako proba Uzarragarako igoera izango da.
Bi mendate igo eta Uzarragan amaiera
Goizeko 10:00etan irtengo dira txirrindulariak Antzuolatik eta 86 kilometro egingo dituzte. Honako hau izango da ibilbidea: Antzuola - Soraluze - Antzuola - Deskarga - Legazpi - Udana - Oñati - Antzuola - Uzarraga.
Urtero bezala, Uzarraga gainean amaituko dute proba, 12:00ak aldean. Aurten igoeraren 29. aldia izango da.
Iaz, Caja Rural irabazle
Caja Rural taldeko Asier Muxika txirrindulari beasaindarrak irabazi zuen, iaz, 70 kilometroko lasterketa (02:02:48), bigarren urtez jarraian. Ciclos Iturri taldeko Iban González izan zen bigarrena, bi segundora, eta 17 segundora sartu zen, hirugarren, Caja Rural taldeko Ruben Zabaleta. Taldeka ere Caja Rural taldea izan zen garaile.