Ertzaintzak kontzentrazioa galarazi du

Goiena 2004ko mar. 14a, 20:57
Eguerdiko 12:00etan Angel Berruetaren hilketa salatzeko elkarretaratzea deituta zegoen. Ertzaintzako bi furgoneta agertu dira lekuan eta kontzentrazioa egin behar zutenei ez diete utzi pankarta zabaltzen. Han egon dira ordu laurdenez, pankarta zabaldu gabe. AGAko kide batzuk ere identifikatu dituzte ertzainek. Gainontzean, normaltasuna izan da nagusi hauteslekuetan.

Goizeko 8:00etan zabaldu dituzte mahaiak, baina 11:00ak aldera arte oso jende gutxi hurbildu da botoa ematera. Egun guztian jende asko izan da botoa ematen.

AGAkoak identifikatuta

Antzuolako Gazte Asanbladako kideak, datorren astean izango dute asanbladaren berri ematen zuten kartelak jartzen ari zirela bi aldiz identifikatu dituzte ertzainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak