Olalde elkarteak 25. urteurrena ospatu zuen

Eneida Iturbe 2004ko mar. 1a, 11:04
Egun berezia izan zen zapatukoa Antzuolako Olalde Euskal Kirolak elkarteko bazkideendako, elkartearen 25. urteurrena ospatu zuten-eta.

Joan den martitzenean, otsailak 24, bete ziren 25 urte inauguraziotik, baina ospakizuna zapaturako utzi zuten. 65 bat lagun elkartu eta bazkaria egin zuten elkartearen egoitzan.

Herritarrendako ere ospakizuna

Olaldeko kideek nahi izan zuten gainontzeko herritarrek ere ospakizunean parte hartzea, eta salda eta pintxoak eskaini zizkieten goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak alde arte. Eguerdian txikiteoa egin zuten trikitilariekin eta, ondoren, ederto bazkaldu.

Pilota partiduak ere bai

Egun, 60 bazkide ditu elkarteak. Bazkaltzen izan ziren guztiak batera jarrita argazkia egin zuten. Azken 25 urteotan Olaldek pilota taldea kudeatu du. Zapatuan ere kirol horrek izan zuen bere protagonismoa, eta pala partidua izan zen pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak