Argirik gabe domeka egun guztian

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 29a, 23:21
Zapatu iluntzean argia joan zen Antzuolan, 20:30ak aldera. Domekan, 22:15etan, oraindik argi gabe zeuden herritarrak. Iberdrolak ez du azalpenik eman.

Iberdrolarekin hitz egitea lortzea ere ez da erraza izan. Telefonoak komunikatu egiten zuen uneoro. Hitz egitea lortu denean, ere, ez du azalpenik eman. Eguraldi traketsari bota dio errua, baina ez du azaldu zehazki zer gertatu den ( zuhaitzen bat erori den, posteren bat jausi den ... ).

Iluntzeko zortziretako argia bueltatuko zela esan du Iberdrolak, baina 22:15etan, oraindik argi gabe jarraitzen zuten Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak