Gertu Gae-k Udalaren proiektuak kritikatu ditu

Aintzane Irizar 2004ko ots. 25a, 16:35
Gertu Gae plataformako kideek Udalak aurkeztu berri dituen proiektuen gainean hainbat azalpen eman dituzte. Udalaren proiektu horien egoeraren berri emateaz gain, horietako hainbat proiektu eta Udalaren jarrera kritikatu dituzte.

Horrelaxe hasten da Gertu Gae plataformak helarazi digun prentsa oharra: “Antzuolako Udaletik, balizko zenbait proiekturi buruz batzuk egiten ari diren propaganda planifikatua...”. Bestalde, honako hau diote: “Udalak, bere helburuak finkatzeko, kea saltzeari utzi eta orain arte baino askoz zintzoago egin beharko luke lan”.

Proiektuen gaineko kritika zehatzak

Proiektuen gainean, kritika eta azalpen zehatzagoak ere eman dituzte Gertu Gae-ko kideek; honako hauek, hain zuzen ere:

  1. Udalbatzarrak frontoi berria egiteko inolako aurreproiektu edo aurrekonturik ez duela onartu azaldu dute, eta 2004ko aurrekontu proposamenean ez dela lur erosketarik aurrez ikusten.
  2. Herriko gune historikoa berregokitzeko planaren gainean, honakoa azaldu dute: plan hori behin-behineko izaeraz onartu dela, baina ez dagoela inolako akordiorik epeei buruz, ezta aurrekonturik ere.

Udalaren jarrera ere kritikatu dute, honako puntu hauetan:

  1. Gaztetxea itxita dagoela eta Udalak errenta ordaintzen jarraitzen duela.
  2. Euskal preso politikoek jasaten duten sakabanaketaren aurka aurkeztutako mozioa baztertu dutela.
  3. Proiektuak ez dituztela batzordeetan aztertzen eta eztabaidatzen.
  4. Estatua EAJ eta EAkoen oniritziarekin dabilela Gertu Gae-ko hiru zinegotziri ezarritako “apartheid politikoa gauzatzen”.
  5. Udalbatzarrak 08:00etan egiteak ez duela laguntzen demokrazia eta parte hartzea bermatzen.

Azkenik, Gonzalez de Txabarri ere egin nahi izan dizkiote hainbat eskaera: herrirako sarrerak behar bezala jartzeko eta Bergarako bidea berehala irekitzeko, “gerorako promesa ustelak egiteari utzita”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak