Begoña Egaña antzuolarrak "La flecha amarilla" saioan parte hartuko du

Aintzane Irizar 2004ko ots. 18a, 15:20
Errota-Berriko Begoña Egañak ETB2ko La flecha amarilla lehiaketan parte hartuko du. Santiago bidea egin beharko dute saio horretan lehiakideek. Martxoaren 7an ekingo diote bideari.

Martxoaren 7tik apirilaren 16ra egingo dute Santiago bidea La flecha amarilla saioko lehiakideek. Hamabi lagunek hartuko dute parte, Begoña Egaña tartean. Astelehenean deitu zioten saioko arduradunek, berria emateko.

Zera azaldu digu Begoñak: "Bi aldiz pentsatu gabe deitu nuen lehiaketarako; egia esan, casting bat zer den ikusteko gogoa ere baneukan".

Casting-ean 570 lagunek hartu zuten parte, eta hamabi besterik ez dituzte aukeratu.

Santiago bidea egiten duen hirugarren aldia izango da Begoñarendako, eta gogoz dago.

Ia, bada, apirilaren 16an Santiagora iristen den antzuolarra!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak