Txorikua etxea eraisten hasi dira

Aintzane Irizar 2004ko ots. 17a, 11:22
Astelehenean, hilak 16, hasi zituzten Txorikua etxea eraisteko lanak. Udaleko arduradunen esanetan, astebete inguru iraungo dute lanok. Gaur, martitzena, Kalegoi itxita egongo da, segurtasun arrazoiengatik.

Kalegoi itxita egongo denez, Ondarrera eta Ibarrondora joan ahal izateko, plazatik Ondarrera joan ahal izango da automobilez, gaur, martitzena. Semaforoak jarri dituzte zirkulazioa kontrolatzeko.

Astebete iraungo dute Txorikua etxea eraisteko lanek, eta beste astebete behar izango dute etxeak lagako duen orubean errepidea egokitzeko. Sagasti auzunea eta Kalegoi lotuko dituen errepidea egingo dute, hain zuzen ere. Horrela, alde zaharreko eta Sagastiko zirkulazioak hainbat aldaketa izango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak