Sahararako 602 kilo elikagai batu dituzte

Aintzane Irizar 2004ko urt. 26a, 13:55
Aurreko egubakoitzean eraman zituzten Bergarara Antzuolan batutako elikagaiak. 602 kilo jaso dituzte, guztira. Bestalde, 1.832 euro batu zituzten, elikagaiak Tindouf-eko (Aljeria) kanpamenduetara bidali ahal izateko.

Pare bat astean ibili dira Saharara bidaltzeko elikagaiak batzen. Eroskin, Juanitaren dendan, Herri Ikastetxean eta udaletxean batu dituzte elikagaiak. Esan bezala, 602 kilo. Diruari dagokionez, berriz, 1.832 euro batu dituzte, guztira. 232 euro batu dituzte herritarren artean artean; beste 1.000 euro Anelkarrek jarri ditu, hainbat ekitalditan batutako dirua; eta gainerako 600 euroak Udalak jarri ditu.

Betaurrekoak ere bidali dituzte

Betaurrezkoz betetako lau kaxa ere bidali dituzte Saharara. Herritarren artean eta Bergarako optika baten batu dituzte betaurrekook Anelkarrekoek. Iaz ere betaurreko mordoa bidali zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak