Ipuin kontalaria, liburutegian

Aintzane Irizar 2004ko urt. 23a, 11:00
Bihar, zapatua, Udal liburutegiak antolatuta, Oihulari Clown taldeko ipuin kontalaria izango dugu liburutegian bertan.

Hiru eta sei urte bitarteko umeendako saioa 18:00etan hasiko da; 6 eta 12 urte bitartekoendako ipuin kontaketa, berriz, 18:30ean.

Abendu amaierarako iragarrita zegoen biharko emanaldia, baina, umeek eskolan hainbat ekitaldi zituztela eta, atzeratzea erabaki zuten.

Ez da Oihulari Clown-ekoak Antzuolan izaten diren lehen aldia. Urrian ere ipuin kontaketa saioa eskaini zuten, Udal liburutegiak antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak