Joan den asteburuan gau eta egun areto futbolean jokatzen egon eta gero, batek baino gehiagok gorputza minduta izango du gaur. Ez da gutxiagorako ere. Partidu biziak jokatu zituzten eta ez zen 24 ordutan aspertzeko denborarik izan.
"Eruption" txapeldun
Finalera "Eruption" eta "Jo Ta Ke" taldeak iritsi ziren. Ez zen partidu ona izan: gau eta egun jokatzen aritu ostean nekatuta zeuden bi taldeak eta bat baino gehiago min hartuta ere bazegoen. Hala ere, ahal zuten guztia eman zuten bi taldeek eta bietan onena "Eruption" izan zen. 7-4 emaitzarekin amaitu zen partidua.
Giro ederra pilotalekuan
Domekan arratsaldeko 19:00etan hasi zen finala eta pilotalekua jendez bete zen. Talde bateko eta bestekoen aldeko oihuak entzun ziren, baina "Eruption" taldekoen aldekoak izan ziren gehienak.