Herriko eskuz binakako VII. txapelketako finalak datorren zapatuan jokatuko dituzte aurreko asteetako partiduetan sailkatu diren bikoteek. Goizeko 10:00etan bigarren mailako finala izango da; Pagaldaik eta Sanchezek Bastarrika eta Zabaloren aurka jokatuko dute. Partidu hori amaitzean lehenengo mailako finala jokatuko dute Oruesagasti eta Muruamendiaraz elosuarrek Biteri eta Unanueren aurka. Bi partiduak amaitzean sari banaketa egingo dute.
Guztira hamazazpi bikotek hartu dute parte txapelketan. Azaroaren 1ean jokatu zituzten lehen partiduak, eta pasa den zapatuan izan ziren finalerdiak.
Antolatzaileak, gustura
Antolatzaileak oso gustura daude, parte-hartzea handia izan delako eta jokalariek ez dutelako hitzorduetara kale egin. Datorren urterako aldaketaren bat egitea ere pentsatzen ari dira; beharbada ,bi mailatan aritu beharrean bakarra egongo da hurrengoan.