Nerea Altunak herriko gazteen beharrak aztertuko ditu

Eneida Iturbe 2003ko abe. 4a, 13:02
Txatxilipurdiko kide batek, Nerea Altunak, Antzuolako gazteen aisialdiarekin zerikusia duten beharrak aztertuko ditu datozen hilabeteetan. Bere ikerketaren emaitzen arabera gazteei herrian zer eskaini erabakiko da.

Nerea Altunaren aurpegia ezaguna egingo zaio zenbaiti; izan ere, Antzuolako gazteen aisialdia aztertzen dihardu. Hain zuzen ere, aurreko astean eman zion hasiera ikerketari Txatxilipurdiko kide den Nereak. 12-17 urte bitarteko gazteen iritzia jakiteko, horiei inkestak banatzen aritu da egun hauetan. Datozen bi hilabeteetan gazteen iritziak eta herriko hainbat eragilerenak jasoko ditu.

Ikerketako emaitzekin txostena idatziko du, eta horren arabera gazteei herrian zer eskaini erabakiko da. Guztia egiten lau hilabete emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak