Anton Abbadia saria jasoko du Elayk, euskara bultzatzeagatik

Julen Iriondo 2003ko abe. 3a, 15:30
Gipuzkoako Foru Aldundiak saritu egingo du Antzuolako enpresa, urteetan euskararen alde egindako lanagatik. 1992 urtetik du Elayk euskara plana bere lantokietan.

Anton Abbadia sariaren zortzigarren aldiak ere Debagoienera ekarri du poza, Antzuolara zehazkiago. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen saria Elay enpresarentzat izango da aurten. Euskararen alde entitate edo norbanakoek egindako lana saritzeko ematen du urtero Diputazioak Anton Abbadia saria, eta aurtengoa Antzuolako enpresari egokitu zaio.

1992an jarri zuen abian Elayk euskara plana. Egun 250 langile inguru ditu, gehienak Antzuolako lau lantegietan (Mexikon ere badu beste lantegi bat), eta gehiengoak badaki euskaraz. Elay jasotakoa da beste aitortza bat ere euskararen alde egindako lanagatik, iaz ziurtagiria eman baitzion kontseiluak.

Iaz, oñatiar batentzat

Ez da Anton Abadia saria Debagoienera datorren aurreneko aldia. Urrutirago joan gabe, iaz Juanito Zelaia enpresa gizon oñatiarrari eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak