Anton Abbadia sariaren zortzigarren aldiak ere Debagoienera ekarri du poza, Antzuolara zehazkiago. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen saria Elay enpresarentzat izango da aurten. Euskararen alde entitate edo norbanakoek egindako lana saritzeko ematen du urtero Diputazioak Anton Abbadia saria, eta aurtengoa Antzuolako enpresari egokitu zaio.
1992an jarri zuen abian Elayk euskara plana. Egun 250 langile inguru ditu, gehienak Antzuolako lau lantegietan (Mexikon ere badu beste lantegi bat), eta gehiengoak badaki euskaraz. Elay jasotakoa da beste aitortza bat ere euskararen alde egindako lanagatik, iaz ziurtagiria eman baitzion kontseiluak.
Iaz, oñatiar batentzat
Ez da Anton Abadia saria Debagoienera datorren aurreneko aldia. Urrutirago joan gabe, iaz Juanito Zelaia enpresa gizon oñatiarrari eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.