Baserrian sortutako plastikoa bilduko dute hilaren 25ean. Martitzen arratsaldean utzi beharko dira plastikoak Gure Txokoko aparkalekuan eta eguaztenean jasoko dute.
Baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du Deba Garaiko Mendi Nekazaritza Elkarteak. Plastikoa ateratzeko eguna datorren martitzena, azaroak 25, izango da. Gure Txokoko aparkalekuan utzi beharko da plastikoa martitzen arratsaldez, eta bilketa hurrengo goizean egingo du Elkarteak.
Ondorengo materiala jasoko dute: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen dena, negutegietan eta ortuan lurra estaltzen duena, eta negutegiko plastiko zuria. Plastikozko sokei dagokienean, lokarri bezala erabiliko direnak bakarrik bilduko dituzte.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak