Elvira Kortajarena PSE-EEko zinegotziak saria jaso du

Eneida Iturbe 2003ko aza. 19a, 21:24
Minusbaliotasuna duten Lagunen Ordezkarien Batzorde Espainiarrak (CERMI) Elvira Kortajarena Antzuolako PSE-EEko zinegotzia saritu du, ezinduen alde Parlamentuan egindako lanagatik.

Elvira Kortajarena Antzuolako PSE-EEko zinegotziak sari bat jaso berri du ezinduen eskubideen alde egiteagatik. Minusbaliotasuna duten Lagunen Ordezkarien Batzorde Espainiarrak (CERMI) Ohorezko Aulkiarekin saritu du Elvira.

Zinegotzia izateaz gain, Gipuzkoako diputatu ere bada Kortajarena. Diputazioko Ongizate Sailean egindako lanagatik saritu du CERMIk. Batez ere 2004ko Laguntza lege-proiektuari ezarritako zuzenketengatik "ezinduen laneratzearen alde egiten baitute".

Zinegotziak ezinduek oraindik ere bereizketa jasaten dutela eta honek ez diela garatzen uzten salatu du. Horregatik, oztopo eta aurreiritziekin amaitzeko zenbait arau juridiko aldatzeko beharra ikusten du berak.

Bigarren saria da hau

Hau ez da izan Kortajarenak jaso duen lehen saria; Espainiako Hitz Moteltasunaren Fundazioak Zilarrezko domina eman baitzion duela aste gutxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak