Eguzki auzoko aparkaleku berria

Eneida Iturbe 2003ko aza. 14a, 10:22
Udalak aparkalekua jarri du Maristen eraikina zegoen tokian. Berriro ere eraikitzen hasi arte aparkalekua izango da bertan.

Maristen eraikina zegoen lekuan aparkalekua jarri du Udalak. Eguzki auzotik sartzen da aparkalekura eta aste batzuk daramatza irekita. Dena den, oraingoz auto gutxi ikusten dira han.

Toki honetan gizarte etxea eraikitzeko asmoa dago, baina lan horiek 2005eko urtarrilean hasiko dira gutxi gorabehera. Udalak ordu arte lekua aprobetxatzea erabaki du.

Aparkalekuaren gainaldean, autobus geltokiaren ondoan, egurrezko horma bat jarri dute, behera inor eror ez dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak