Aitor eta Iker Larrea, lehen antzuolarrak Behobia-Donostian

Usoa Agirre 2003ko aza. 12a, 14:04
Aitor eta Iker Larrea anaiek 270. eta 271. postuetan amaitu zuten Behobia-Donostia lasterketa pasa den domekan, hilak 9.

Aitor izan zen helmugara iritsi zen lehen antzuolarra eta ordubete hamasei minutu eta hamasei segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko, anaiak baino segundo bat gutxiago. Hirugarren herritarra Igor Labaien Olasolo izan zen.

Emakume bakarra

Guztira 17 antzuolar iritsi ziren lasterketako helmugara, 16 gizonezko eta neska bakarra: Leire Larrea. Hark bi orduan bete zuen Behobiatik Donostiarainoko bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak