Herrirako sarrera hobetzeko ez dute dirurik

Eneida Iturbe 2003ko aza. 6a, 14:24
Beheko auzoko herrirako sarrera aldatzeko proiektua orain ezin dela aurrera eraman dio Diputazioak, horretarako dirurik ez baitago. Arriskua dela eta, Udalak behar-beharrezkotzat jotzen du lan hau eta presioa egingo du lehenbailehen martxan jar dadin.

Aurreko astean jaso zuen Udalak Beheko auzoko herrirako sarreran obrak egiteko eskaeraren erantzuna.

Diputazioak ezezkoa eman du, diru nahikoa ez dagoela argudiatuz. Urte batzuk itxaron beharko omen dira aldaketa egiteko. Udala ez dago batere ados erabaki honekin, herrirako sarrera, orain dagoen bezala, oso arriskutsua dela uste baitu.

Aldaketa egiteko proiektua aspaldi prestatua dago. Obrak egiten direnean Bergara aldetik datozen autoek herrira sartzeko bi karril gurutzatu beharrean, bakarra gurutzatu beharko dute. Egun eskuinekoa den bidea herrira doazenek itxaroteko erabiliko da eta gora jarraitzeko bidea Lapatza baserriari lur zati bat kenduta eraikiko da. Hala, arriskua txikitu egingo da, hobeto ikusiko baitira goitik datozen autoak eta bide bakarra gurutzatu beharko baita. Baina, oraingoz, lehen bezala jarraituko du bideak.

Herri barrua itxita

Azkenaldian plazatik gora joateko kanpoko bidea erabili beharra dago eta horrek trafikoa gehitu du kanpo aldean, arriskuak ere gora eginez. Hala, “egunero izaten du sustoren bat norbaitek” Jose Angel Zabalo alkatearen iritziz.

Beheko auzoko sarrerako obrak Egurribaikoak baino beharrezkoago ikusten ditu Udalak, baina Diputazioak haiei eman die lehentasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak