Iñigo Alonsok irabazi du argazki lehiaketa

Usoa Agirre 2003ko urr. 31a, 14:48
Nagusien mailan, Iñigo Alonsok irabazi du Udalak antolatutako argazki lehiaketa. 15 eta 25 urte bitartekoen mailan, berriz, Nagore Igarzak irabazi du lehiaketa; 14 urtetik beherakoen artean, azkenik, Julian Ramírez de Okariz gaztetxoa izan da irabazlea.

Hostoa lanarekin irabazi du Argazki Lehiaketa Iñigo Alonsok, helduen mailan. Mikel López, berriz, bigarren geratu da, Ilunpeko lanak izeneko argazkiarekin.Sei lagunek hartu dute parte helduen mailan, eta guztira, 17 argazki aurkeztu dituzte.

Aukera zaila

Juan Kruz argazki dendako Mari Paz Ugalde eta Bergarako Kiñu argazki dendako Juanje Amasorrain izan dira epaimahaiko kideak. Euren esanetan, ez da batere lan erraza izan erabakia hartzea; zalantza handiak izan dituzte lehen postuetan geratu diren bi argazkien artean.

Bestalde, Nagore Igarza izan da irabazlea15 eta 25 urte bitartekoen mailan Oreka argazkiarekin. Oier Peñagarikanok, berriz, bigarren saria eskuratu du, Begirada iluna lanarekin. Maila honetan ere sei lagunek hartu dute parte eta 18 lan aurkeztu dituzte. Txikienen mailan, azkenik, sari bakarra eman dute; Julian Ramírez de Okarizek irabazi du, Cabarceno parkian izeneko argazkiarekin.

Asteburuan, erakusketa

Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa egingo dute asteburuan; 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Sariak domekan banatuko dituzte, 19:00etan, Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak