Domekan hasiko dituzte film emanaldiak

Aintzane Irizar 2003ko urr. 6a, 19:20
Sekula baino lehenago hasiko dituzte aurten film emanaldiak. Normalean azaroan hasten dituzte; aurten, berriz, urrian hasi eta apirilera arte, domekero eskainiko digute film bat, 16:30ean, 1,10 euroren truke.

Marco Antonio eta Hong Kong-eko bahiketa filma izango da aurtengo lehena. Domekan, hilak 12, izango da hori Olaran etxean, 16:30ean. Hilaren 19an, Nafarroa Oinez dela eta, ez dugu emenaldirik izango. Hurrengo astean, 26an, 101dalmatas II filma izango dugu eta azaroaren 2an, Ametsen lapurra. Emanaldi hauek, batez ere, herriko umeei zuzenduta daude eta euskarazko filmak ekartzen saiatzen dira arduradunak. Bitik bat, gutxienez, euskarazkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak