Mugikorraren erabilerak semaforoen diseinuan eragiten duenean

  Teknologia  Debagoiena

Mugikorraren erabilerak semaforoen diseinuan eragiten duenean

Holandako herri bateko zebrabideetan argiak jarri dituzte lurrean mugikorrari begira doazenak ikus dezaten. Oinezkoa erruduna den istripuen %98a mugikorren erabilerari lotuta dago.

Inauteriak musikarekin mozorrotuko dituzte Arrasate Musikaleko ikasleek

  Kultura  Arrasate

Inauteriak musikarekin mozorrotuko dituzte Arrasate Musikaleko ikasleek

Inauteri-kontzertua eskainiko dute Arrasate Musikaleko ikasleek egubakoitzean, otsailaren 24an, Amaia antzokian, 18:30ean. Hainbat talde elkartuko dira, besteak beste, banda gaztea, orkestra gaztea, haize-egur taldea, sokazko taldea, talde gaztea eta talde mistoa.

Martxoaren 8aren bueltako hausnarketen gaineko bilera dute Martxanterek

 Bergara

Martxoaren 8ari begira lanean hasita daude Martxanterak, eta aurten zainketen gaia landu gura dute. Horretarako bilera egingo dute bihar, otsailak 21, Dixula tabernan (18:00).

Aste bukaeran izan diren kirol ekitaldiei errepasoa

  Kirola  Debagoiena

Aste bukaeran izan diren kirol ekitaldiei errepasoa

Asteburuko kirol ekitaldi nabarmenen gaineko kronikak, argazkiak eta bideoak.

Auzolana eta aisialdia ardatz, ekintza ugari martxoan, Kilometroak 2017k antolatuta

 Oñati

Auzolana eta aisialdia ardatz, ekintza ugari martxoan, Kilometroak 2017k antolatuta

Irailaren 24ko Kilometroak jairako Txantxiku Ikastolak aukeratutako Lekaixoka! leloaren oinarrian auzolanaren kontzeptua dago eta hain zuzen ere, ideia horrekin lotuta, egitarau zabala antolatu du Kilometroak 2017ko lantaldeak, martxorako. Hala, XXI. mendeko auzolanean sakonduko dute.

Elgetako Udalak gogor gaitzetsi du zapatu gauean izandako gertaera larria

 Elgeta

Semaforo batean geldi zegoen auto baten kontra mahai bat bota zuten bost metroko altueratik. "Gertaera hauek argitzeko gure esku dagoena egingo dugu", adierazi du Elgetako Udalak.

Mekolaldeko pasabide berria jartzen

 Bergara

Mekolaldeko pasabide berria jartzen

Azaroan bota zuten zubi zaharra, eta berria egiteko lanak aurrera doaz. Zubi zaharraren eraisketa lanak bezala, pasabide berriarenak ere Urartetxe enpresa ari da egiten. Bi metro zabal eta 35 luze izango da oinezkoendako pasabide berria.

'Hemen Debagoiena': programa berria gaurtik Goiena Telebistan

 Debagoiena

Gertuko informazioa formatu arinean emango duen Hemen Debagoiena saioa estreinatuko du gaur, otsailak 20, Goiena Telebistak. Ahots eta pieza askorekin osatutako saioa izango da, Gaurkoak albistegia, esaterako. Astelehenetik egubakoitzera bitartean emango dute (18:00, 20:00 eta 22:00).

Lekuko bila kolpea eman ostean alde egin zuen auto gidaria identifikatzeko

 Arrasate

Herritar batek GOIENAri adierazi dionez, atzo, otsailak 19, 18:00etatik 19:00etara bitartean Arrasateko Otalora kalean –Zarugalde kalerako bidegurutzean– auto batek beste hiru kolpatu eta alde egin zuen. Gertakariaren lekuko bila dabiltza kaltetuak eta inork ezer ikusi badu honako telefono zenbaki hau eman dute: 688 67 86 67

Kurtzebarri mendian izan dira Herri Eskolako kideak

  Hezkuntza  Arrasate

Kurtzebarri mendian izan dira Herri Eskolako kideak

Aretxabaletako Kurtzebarri mendira joan ziren atzo Herri Eskolako 30 ume eta guraso. 10:00etan irten zuten Arrasatetik, Mendiola auzotik bueltan igo, eta 14:00ak ingururako bueltan ziren.

Bideo jokoen programazio tailerra bibliotekan

 Eskoriatza

Bideo jokoen programazio tailerra bibliotekan

Martxoaren 5erako eta 12rako –domekak biak– bideo jokoen programaziorako tailerra antolatu du Eskoriatzako Udalak, 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako –Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarren mailakoetara–.

Ez daitezela azken '8 Miliak' izan

  Kirola  Antzuola

Errekorren edizioa izan da Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketaren bosgarrena: inoiz baino korrikalari gehiago helmugaratu dira (242) eta gizonezkoetan errekora apurtu du Juanjo Igartzabal zumarragarrak, hiru segundogatik (1:04:38).

Gaztetxoak prest daude Urdelardero egunerako

 Eskoriatza

Gaztetxoak prest daude Urdelardero egunerako

Aratusteei hasiera emateko, txorizoak, sagarrak, ogia, erroskillak…  zirietan sartu eta, ohitura jarraituz, baserritar jantzita, Urdelardero eguna ospatzeko kantu-eskean irtengo dira Eskoriatzako neska-mutiko gaztetxoak, kalez kale, otsailaren 23an, gozoki batzuk eskuratzeko asmoz.

Zabalik dago Ibarra kiroldegia

 Aretxabaleta

Zabalik dago Ibarra kiroldegia

Ibarra kiroldegiak 08:00etan zabaldu ditu ateak. Eguenetik zapatura bitartean barruko aldamioak jarri dituzte, eta behin erabiltzaileen segurtasuna bermatuta berriro zabalik dago.

Festa eta zalaparta ekarriko ditu aurten ere Inauteriak

 Elgeta

Festa eta zalaparta ekarriko ditu aurten ere Inauteriak

Barikuan, hilak 24, ospatuko dute mozorroen festa Elgetan, eta hainbat ekintza daude iragarrita honezkero.

Paula Amilburu hirutik hiru lortzetik gertu Dulantziko saioan

Paula Amilburu hirutik hiru lortzetik gertu Dulantziko saioan

Atzo jokatu zen 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Paula Amilburuk lan txukuna egin zuen, hirugarren geratu baitzen irabazlearengandik 2,5 puntu eskasera. Meritu handiko 235 puntu eskuratu zituen, kontuan izanda amigdala ebakuntza egin eta bi astera abestu duela.

UDAk garaipena, Mondrak berdinketa eta Aloña Mendik porrota, Ohorezko Erregionalean

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Oñati

UDAk garaipena, Mondrak berdinketa eta Aloña Mendik porrota, Ohorezko Erregionalean

Gainera, Erregional Preferente mailan, Aretxabaletak 0-0 egin du Intxurren kontra, Mondrak 1-0 galdu du Urolaren aurka, eta Bergarak 1-2 irabazi du Beasainen, lidergoan sendo jarraitzeko.

Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

  Kirola  Arrasate

Malen Ruiz de Azuak urrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Arrasatearrak 4,16 metroko jauziarekin irabazi du, pertika-jauzian, Salamancan jokatu den Espainiako Txapelketa. Hirugarren Maialen Axpe arrasatearra izan da. Istar Dapenak 5. postua lortu du, 5,15 metroko jauziarekin, eta Iñigo Uribarrenek brontzea lortu du jauzi-hirukoitzean.