Labegaraietako jaien barruan, hauxe da gaurko egitarauak: 19.00etan, jaiei hasiera emateko kiroldegiko kanpoko kantxetan elkartuko gara, musika eta umore onarekin! 19.15ean, patata tortila lehiaketa. Parte hartzeko, osagai eta tresnak, norberak ekarri behar ditu (sua barne). Jarraian, afaria. Bakoitzak bere bokataren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezperan eskaera egiteko. 21.00etan, DJ Julen Narbaiza.
Labegaraietako jaietan, gaurko egitaraua: 10.00etan, diana Bergarako Txistulariekin 11.00etan Meza Nagusia. Ostean, kiroldegi aurrean, salda eta txorizoa (aukeran, behi okela) bertaratzen diren guztienako. 11.00etan, marrazki topaketa. Izena ematea momentua bertan irekiko da 13.00etan, auzo poteoa musika eskolako fanfarrearekin 14.30ean, bazkaria auzoan. Bakoitzak bere bazkariaren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezpera eskaera egiteko. 16.00etan, V. Auzo-krossa. Jarraian parte hartzaileentzat mokadutxoa eta sorpresaz beteriko zozketa, herriko komertzio, taberna eta dendarien ekarpenekin. 17.30etan Haur eta gazteentzat jolasak. Ostean txokolatea, buruhandiak eta erraldoiak. Jaien amaiera, musika dantza eta besarkada artean