Gipuzkoako bertsolari txapelketaren lehenengo saioa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Antton Fernandez Lasa, Peru Aiartza Cajaraville, Libe Goenaga Arrieta, Asier Ibarguren Amondarain, Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Joar Garate Rueda, Emaitz Murua Arzalluseta Jon Mata Etxaniz. Gai-jartzailea: Iker Iriarte Iribar Sarrerak, hemen.
Xabi Igoa, Peru Abarrategi eta Ane Zuazubiskar bertsotan. Sarrerak, 30 euro.
Bergarako Sortuk antolatutako Udaberri Feminista ekimenaren baitan Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola bertsolarien saioa izango da; Jone Igartuak jardungo du gai-jartzaile lanetan.
Gipuzkoako bertsolari txapelketari dagokion lehenengo faseko hamabigarren saioa. Parte hartuko duten bertsolariak: Aimar Sorazu Roteta, Lierni Rekondo Villaron, Maddi Aiestaran Iparragirre, Maide Garmendia Jauregi, June Aiestaran Iparragirre eta Andoni Rekondo Izagirre. Gai-jartzailea izango da Aizpea Garmendia. Sarrerak, hemen.
Gipuzkoako bertsolari txapelketaren sailkapen faseko bigarren itzulia. Puntuazioaren arabera sailkatu diren A taldeko bertsolariek hartuko dute parte eta gai-jartzailea izango da Olatz Zuazubiskar. Sarrerak, hemen.
Bigarren sailkapen faseko saioetako bat izango da eta ekainaren 1ean jokatuko da Espaloian. Sarrerak salgai daude honezkero bertsosarrerak.eus atarian.