Alai Bergarako abesbatzaren saioa Torresoroan. Landatxopeko jubilatuek antolatuta.
Abenduak 1, egubakoitza • 10:00 Haurren ospakizuna eta plazaren apainketa. • 16:15 Gaztaina erreak Luis Ezeizan. • 17:30 Buruhandiak plazan. • 18:30 Euskarazko hitzik politenak ekimena
Ikusgai jarriko dituzte 3 urtetik gorako umeendako jostailuak. Izaera kooperatiboa sustatzen dutenak; azkartasuna, komunikazioa eta ondo pasatzea bultzatzen dutenak egongo dira erakusketan, besteak beste. Probatzeko aukera ere izango da.
Gabonen bezperan, urtero lez, odolosteak dastatzeko aukera eskainiko du UDAk, Pagaldaixenean.
Parte hartuko duten bertsolariak dira: Miren Artetxe, Odei Barroso, Maider Arregi eta AitorBizkarra
'2018ko egitasmoak: balorazioa, plangintza, aurrekontuak' izenburupean batzar irekia deitu du Elgetako EH Bilduk barikurako. Batzarra 19:30ean hasiko da eta ordubete eta 15 minutuko iraupena izango du. Ondoren, afaria egingo dute. BATZAR IREKIA + AFARIA Noiz: Abenduak 1 barikua, 19:30ean Non: Elgetako udaletxean Gaia: 2018rako egitasmoak: balorazioa, aurrekontuak, plangintza... Afarirako izena eman nahi duenak ehbilduelgeta@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar du.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Euskara aldean, erabili lanean lelopean antolatu du lehiaketa Danobat Groupek. Internetez hartu behar da parte, abenduaren 11 baino lehen; interesatuek hemen klikatu beharko dute. Partaide guztien artean bi txartel zozketatuko dira, Euskal Herriko nekazaritza-etxe batean bi lagunendako asteburu bateko egonaldi baterako.
Euskaraz argitaratzen diren jostailuez gain, jostailu kooperatiboak ere egongo dira.
Astelehenetik larunbatera: 17:30 -20:30
Ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa, hilaren 21era arte.
Erakusketa zabalduko dute. Abenduaren 10era arte ikusgai.