Asteazkena, urriak 11



11:00

Erretiratuak Gernikara, izenematea

Ozkarbi elkartea, Elgeta | Izenematea

Xalbadorpe elkarteak antolatuta Elgetako erretiratuek urteroko irteera egingo dute Gernikako azokara. Azoka ikusi eta Lekeitioko Egaña jatetxean bazkaltzea da asmoa. Prezioa da 30 euro. Interesatu dutenek urriaren 11n eman behar dute izena Ozkarbi elkartean, 11:00etatik 12:00etara.

Erretiratuak Gernikara, izenematea Ozkarbi elkartea

Xalbadorpe elkarteak antolatuta Elgetako erretiratuek urteroko irteera egingo dute Gernikako azokara. Azoka ikusi eta Lekeitioko Egaña jatetxean bazkaltzea da asmoa. Prezioa da 30 euro. Interesatu dutenek urriaren 11n eman behar dute izena Ozkarbi elkartean, 11:00etatik 12:00etara.


12:30

Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzuliak eguaztenean Antzuola zeharkatuko du

Antzuola | Deia

Pausoka elkartea, diru etekinik gabeko elkartea da, behar bereziak dituzten umeen gurasoek 2012an sortua. Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin, Pausokaren aldeko itzuliak aste batean Gipuzkoa zeharkatuko du.

Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzuliak eguaztenean Antzuola zeharkatuko du

Pausoka elkartea, diru etekinik gabeko elkartea da, behar bereziak dituzten umeen gurasoek 2012an sortua. Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin, Pausokaren aldeko itzuliak aste batean Gipuzkoa zeharkatuko du.


16:30

Kafe Konpon

San Joxepe elkartea, Bergara | Bestelakoak

Hondatutako etxeko tresnak elkarrekin konpontzeko.

Kafe Konpon San Joxepe elkartea

Hondatutako etxeko tresnak elkarrekin konpontzeko.


18:00

Eguazteneko azoka

Oxirondo azoka, Bergara | Azoka

Eguazteneko azoka Oxirondo azoka

20:00

Zine-kluba: Captain fantastic

Zabalotegi aretoa, Bergara | Zinema

Sarrera: 3€ Zuzendaria: Matt RossIraupena: 118 minGeneroa: Komedia. DramaAdina: 7 urtetik gorakoentzat

Zine-kluba: Captain fantastic Zabalotegi aretoa

Sarrera: 3€

Zuzendaria: Matt Ross
Iraupena: 118 min
Generoa: Komedia. Drama
Adina: 7 urtetik gorakoentzat



12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.



15:40
19:00

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa

Udaletxean. , Bergara | Lehiaketak

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa Udaletxean.

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.



18:00
20:30

Arrasate Margo taldearen erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoa

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.



GORPUTZ ADIMENA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

GORPUTZ ADIMENA Ekin Emakumeak elkartea Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36


11:00
14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa

Gandiaga Topagunea, Oñati | Erakusketak

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00

'Xavier Alvarez de Eulate' lehiaketako erakusketa Gandiaga Topagunea

Irailaren 16an Arantzazun egin zen 'Xavier Alvarez de Eulate' V. pintura lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Gandiaga Topagunean, 11:00-14:00



09:59
19:00

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan.

Hamaika tabernan. , Bergara | Erakusketak

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.

Usoa Mendikuteren erakusketa Hamaika tabernan. Hamaika tabernan.

Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.



09:00
20:00

Kimu Berri proiektu berritzaileak

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Erakusketak

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza FakultateanUrriaren 27ra arte.

Kimu Berri proiektu berritzaileak MUko enpresagintza fakultatea

Kimu Berri proiektu berritzaileen VIII. edizioari dagozkion lanen erakusketa. Enpresagintza Fakultatean
Urriaren 27ra arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»