Asteartea, urriak 3



Mindfulness eta meditazioa

Bergara | Bestelakoak

Mindfulness eta meditazioa lantzeko asteartero elkartzen den taldea. Kontaktua: Felix (652771583).

Mindfulness eta meditazioa

Mindfulness eta meditazioa lantzeko asteartero elkartzen den taldea. Kontaktua: Felix (652771583).


09:15

'Hankaz gora! Berdintasun istorioak' antzezlana umeendako

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Antzerkia

Ameztu produkzioak 4 eta 5 urte arteko neska-mutikoei eskainiko die Hankaz gora! Berdintasun istorioak antzezlana. Hiru saio egingo dituzte: 09:15ean, 10:15ean eta 11:15ean.

'Hankaz gora! Berdintasun istorioak' antzezlana umeendako Arkupe kultura etxea

Ameztu produkzioak 4 eta 5 urte arteko neska-mutikoei eskainiko die Hankaz gora! Berdintasun istorioak antzezlana. Hiru saio egingo dituzte: 09:15ean, 10:15ean eta 11:15ean.


16:30

Odol ematea

Arrasateko anbulatorioa, Arrasate | Deia

Odola emateko aukera egongo da anbulatorio kanpoan 16:30etik 20:00etara.

Odol ematea Arrasateko anbulatorioa

Odola emateko aukera egongo da anbulatorio kanpoan 16:30etik 20:00etara.


18:00

Autodefentsa feminista tailerra

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Tailer hau egingo da, batetik, emakumeok indartu gaitezen gaur egungo sistemaren ondorioz emakumeok pairatzen ditugun indarkeria mota guztien eta askoren aurrean eta, bestetik, gure duintasuna zein integritatea lantzeko. Tresna batzuk landuko ditugu hainbat indarkeriaren inguruan hausnartzeko eta indarkeriari aurre egiteko, eta, batez ere, norbere autoestimua indartuko dugu eta gure arteko zaintza gunea sortu. Irakaslea: Naroa Argoitia IñurritaNoiz: martitzenean, hamabostean behin (6 saio)Datak: urriaren 3an,17an eta 31n; azaroaren 14an eta 28an; abenduaren 12anOrdutegia:18:00-21:00

Autodefentsa feminista tailerra Arrasateko Emakume Txokoa

Tailer hau egingo da, batetik, emakumeok indartu gaitezen gaur egungo sistemaren ondorioz emakumeok pairatzen ditugun indarkeria mota guztien eta askoren aurrean eta, bestetik, gure duintasuna zein integritatea lantzeko. Tresna batzuk landuko ditugu hainbat indarkeriaren inguruan hausnartzeko eta indarkeriari aurre egiteko, eta, batez ere, norbere autoestimua indartuko dugu eta gure arteko zaintza gunea sortu.

Irakaslea: Naroa Argoitia Iñurrita
Noiz: martitzenean, hamabostean behin (6 saio)
Datak: urriaren 3an,17an eta 31n; azaroaren 14an eta 28an; abenduaren 12an
Ordutegia:18:00-21:00


20:30

Astearteko zinea: Goodbye, Berlin

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Zuzendaria: Fatih Akin. Generoa: Road Movie. Iraupena: 93 minutu. 12 urtetik gorakoentzat.

Astearteko zinea: Goodbye, Berlin Amaia antzokia

Zuzendaria: Fatih Akin.

Generoa: Road Movie.

Iraupena: 93 minutu.

12 urtetik gorakoentzat.



12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.


17:54
19:00

Aisa ikastaroetarako izen-ematea

Irizar jauregian. , Bergara | Izenematea

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.

Aisa ikastaroetarako izen-ematea Irizar jauregian.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.



15:40
19:00

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa

Udaletxean. , Bergara | Lehiaketak

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa Udaletxean.

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.



09:00
09:00

Begi Bistan erakusketa

Oñati | Erakusketak

Ilunpetan argazki taldeak antolatuta.

Begi Bistan erakusketa

Ilunpetan argazki taldeak antolatuta.



18:00
20:30

Arrasate Margo taldearen erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoa

Arrasate Margo taldearen erakusketa Aroztegi aretoan, irailaren 29tik urriaren 15era bitartean.



10:00
14:30

Matrikulazioa haurreskolan

Elgetako haurreskola, Elgeta | Izenematea

Urriaren 2tik 9ra bitartean —biak barne— matrikulazio epea zabalik Elgetako haurreskola zerbitzuan. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoendako. Zerbitzuko arduradunak zalantzak argitzeko eta izenemateak egiteko ordutegia ipini dute: egunero 10:00etatik 11:15era eta 13:15etik 14:30era.

Matrikulazioa haurreskolan Elgetako haurreskola

Urriaren 2tik 9ra bitartean —biak barne— matrikulazio epea zabalik Elgetako haurreskola zerbitzuan. 2016an eta 2017an jaiotako neska-mutikoendako. Zerbitzuko arduradunak zalantzak argitzeko eta izenemateak egiteko ordutegia ipini dute: egunero 10:00etatik 11:15era eta 13:15etik 14:30era.



GORPUTZ ADIMENA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

GORPUTZ ADIMENA Ekin Emakumeak elkartea Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus 943 79 83 70 / 651 70 79 36

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»