Osteguna, irailak 28



09:30

Adimen emozionala lantzeko saioak

Olaran etxea, Antzuola | Izenematea

Familia hezkuntza emozionala lantzeko, emozioak identifikatzeko, izendatzeko, erregulatzeko eta maneiatzeko ikastaroa egingo da urrian. Izena emateko irailaren 18tik 29ra udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan edo gizarte@antzuola.com helbidean eman daiteke.

Adimen emozionala lantzeko saioak Olaran etxea

Familia hezkuntza emozionala lantzeko, emozioak identifikatzeko, izendatzeko, erregulatzeko eta maneiatzeko ikastaroa egingo da urrian. Izena emateko irailaren 18tik 29ra udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan edo gizarte@antzuola.com helbidean eman daiteke.


16:30

Odol ematea

Laubide plazan, Arrasate | Deia

Odola emateko aukera Laubide plazan 16:30etik 20:00etara.

Odol ematea Laubide plazan

Odola emateko aukera Laubide plazan 16:30etik 20:00etara.


18:00

Txokolate jana Basotxon

Basotxo erretiratuen elkartea, Aretxabaleta | Bestelakoak

Basotxoko erretiratuek antolatutako Kultura Astearen barruan txokolate jana egingo dute txistulariek eta dantzariek girotuta. Ondoren, Basotxoko kantu taldeak kantuan egingo du eta bukatzeko dantzaldia izango da H. Kinta y Ku taldearekin.

Txokolate jana Basotxon Basotxo erretiratuen elkartea

Basotxoko erretiratuek antolatutako Kultura Astearen barruan txokolate jana egingo dute txistulariek eta dantzariek girotuta. Ondoren, Basotxoko kantu taldeak kantuan egingo du eta bukatzeko dantzaldia izango da H. Kinta y Ku taldearekin.


18:00

Odol-ateratzeak, Elgetan

Elgetako udaletxea, Elgeta | Deia

Sendagile eta erizain taldea udaletxean izango da irailaren 28an, 18:00etatik 20:00etara.

Odol-ateratzeak, Elgetan Elgetako udaletxea

Sendagile eta erizain taldea udaletxean izango da irailaren 28an, 18:00etatik 20:00etara.


18:30

Irakurketa feministen txokoa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Duela urte bat, sortu genuen IRAKURKETA FEMINISTEN TXOKOA, espazio arin eta bero bat testu feministaren bati buruz gure iritziak partekatzeko. Aurten ere jarraituko dugu elkarrekin batzen, hiru astean behin, sentsazioak eta hausnarketak partekatzeko artikuluren bati buruz, entsegu, poesia, komik edo libururen bati buruz, era pertsonalean aurrez irakurria. Ez da izango derrigorrezkoa esku hartzea topaketetan, gogorik ez baduzu; eta dena irakurtzea ere ez. Gainera, film proiekzio bi egingo ditugu, egindako irakurketekin lotuak. Hurbildu eta parte hartu! Irakaslea: Luciana Alfaro LavadoNoiz: eguenean, hiru astean behin (8 saio)Egunak: irailaren 28an, urriaren 19an, azaroaren 9an eta 30ean, urtarrilaren 25ean, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean eta apirilaren 12an.Ordutegia: 18:30-20:30

Irakurketa feministen txokoa Arrasateko Emakume Txokoa

Duela urte bat, sortu genuen IRAKURKETA FEMINISTEN TXOKOA, espazio arin eta bero bat testu feministaren bati buruz gure iritziak partekatzeko. Aurten ere jarraituko dugu elkarrekin batzen, hiru astean behin, sentsazioak eta hausnarketak partekatzeko artikuluren bati buruz, entsegu, poesia, komik edo libururen bati buruz, era pertsonalean aurrez irakurria. Ez da izango derrigorrezkoa esku hartzea topaketetan, gogorik ez baduzu; eta dena irakurtzea ere ez. Gainera, film proiekzio bi egingo ditugu, egindako irakurketekin lotuak. Hurbildu eta parte hartu!

Irakaslea: Luciana Alfaro Lavado
Noiz: eguenean, hiru astean behin (8 saio)
Egunak: irailaren 28an, urriaren 19an, azaroaren 9an eta 30ean, urtarrilaren 25ean, otsailaren 15ean, martxoaren 15ean eta apirilaren 12an.
Ordutegia: 18:30-20:30


19:00

Kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da

Antzuola | Deia

Antzuolako EH Bilduk dei egin diote antzuolarrei, kataluniarrei babesa adierazteko. Datozen egunetan estelada eta ikurrinez jantziko ditugu herriko balkoiak. Irailaren 28an, eguena, 19:00etan kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da Zurrategin.

Kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da

Antzuolako EH Bilduk dei egin diote antzuolarrei, kataluniarrei babesa adierazteko.
Datozen egunetan estelada eta ikurrinez jantziko ditugu herriko balkoiak. Irailaren 28an, eguena, 19:00etan kataluniarrei babesa adierazteko argazki jendetsua aterako da Zurrategin.


21:30

Ostegun Bidaiariak: "Nepal: Annapurnako santutegira trekking-a"

Zaldibar antzokia, Eskoriatza | Hitzaldiak

2015ean, Oihana Irazuk Nepalera egindako bidaiaren kontakizuna egingo du. Gidaririk gabe eta motxila soinean, bista zirraragarriez disfrutatu zuen, besteak beste.

Ostegun Bidaiariak: "Nepal: Annapurnako santutegira trekking-a" Zaldibar antzokia

2015ean, Oihana Irazuk Nepalera egindako bidaiaren kontakizuna egingo du. Gidaririk gabe eta motxila soinean, bista zirraragarriez disfrutatu zuen, besteak beste.



12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.


17:54
19:00

Aisa ikastaroetarako izen-ematea

Irizar jauregian. , Bergara | Izenematea

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.

Aisa ikastaroetarako izen-ematea Irizar jauregian.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.



15:40
19:00

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa

Udaletxean. , Bergara | Lehiaketak

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa Udaletxean.

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.



09:00
09:00

Begi Bistan erakusketa

Oñati | Erakusketak

Ilunpetan argazki taldeak antolatuta.

Begi Bistan erakusketa

Ilunpetan argazki taldeak antolatuta.


17:30
21:00

Bergarako Angiozar auzoko jaiak

Angiozarren. , Bergara | Jaiak

Angiozar auzoko San Migel jaiak izango dira asteburuan eta Bergarako Udalak taxi zerbitzua jarriko du gaur, egubakoitza. Bidaia bakoitzak hamar euro balioko ditu eta kostuaren gainontzeko sei euroak Udalak  hartuko ditu bere gain. Gaur, 22:30etik aurrera joan ahal izango da taxi geltokitik eta, 08:00ak arte.

Bergarako Angiozar auzoko jaiak Angiozarren.

Angiozar auzoko San Migel jaiak izango dira asteburuan eta Bergarako Udalak taxi zerbitzua jarriko du gaur, egubakoitza. Bidaia bakoitzak hamar euro balioko ditu eta kostuaren gainontzeko sei euroak Udalak  hartuko ditu bere gain. Gaur, 22:30etik aurrera joan ahal izango da taxi geltokitik eta, 08:00ak arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»