Asteazkena, irailak 27



09:30

Arrikrutzera irteera

Azbeko geltokia, Aretxabaleta | Irteera

Oñatiko Arrikrutz kobak ezagutzera joango dira Basotxoko kideak. 09:30ean irtengo dute Azbeko autobus geltokitik eta 13:30ean itzuliko dira.

Arrikrutzera irteera Azbeko geltokia

Oñatiko Arrikrutz kobak ezagutzera joango dira Basotxoko kideak. 09:30ean irtengo dute Azbeko autobus geltokitik eta 13:30ean itzuliko dira.


09:30

Abdominalak arriskurik gabe egiteko ikastaroa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Mugimendu progresio bat da, zoru pelbikoan presioa egin barik abdominalak “martxan” jartzeko. Mugimendu horietan, gihar abdominalak indartzeaz gain, tartekatzen da haiek luzatzea eta lasaitzea; baita ere, bilatzen da ondoko, aurkako giharren eta gihar osagarrien elkarreragina. Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu erantzun bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean, abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten. Irakaslea: Isabel Kirze OtxandianoNoiz: eguaztenean (9 saio)Hasiera: irailak 27Ordutegia: 9:30-11:00

Abdominalak arriskurik gabe egiteko ikastaroa Arrasateko Emakume Txokoa

Mugimendu progresio bat da, zoru pelbikoan presioa egin barik abdominalak “martxan” jartzeko. Mugimendu horietan, gihar abdominalak indartzeaz gain, tartekatzen da haiek luzatzea eta lasaitzea; baita ere, bilatzen da ondoko, aurkako giharren eta gihar osagarrien elkarreragina. Mugimenduok espazioan lantzen dira lekualdatuz, neuro-mugimendu erantzun bat eskatzen da egunerokotasunean mugitzen garenean, abdominal horiek modu eraginkorrean erantzun dezaten.

Irakaslea: Isabel Kirze Otxandiano
Noiz: eguaztenean (9 saio)
Hasiera: irailak 27
Ordutegia: 9:30-11:00


16:30

Emakumeok geure burua zaintzen ikastaroa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Irakaslea: Antonia Nogueiras CadavidNoiz: asteazkenean (9 saio)Hasiera: irailaren 27anOrdutegia: 16:30-18:00

Emakumeok geure burua zaintzen ikastaroa Arrasateko Emakume Txokoa

Irakaslea: Antonia Nogueiras Cadavid
Noiz: asteazkenean (9 saio)
Hasiera: irailaren 27an
Ordutegia: 16:30-18:00


18:00

'Iragana, gatza eta etorkizuna' proiektua: Bigarren urratsa

Kultura etxea, Leintz Gatzaga | Bestelakoak

Leintz Gatzagako Udalak irailean eta urrian zehar garatuko du Iragana, gatza eta etorkizuna proiektua. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da. Bigarren urratsa, berriz, irailaren 27an izango da, eta gatz iturburuaren proiektua ondo ezagutzeko eta ekarpenak egiteko saioa izango da.

'Iragana, gatza eta etorkizuna' proiektua: Bigarren urratsa Kultura etxea

Leintz Gatzagako Udalak irailean eta urrian zehar garatuko du Iragana, gatza eta etorkizuna proiektua. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da.

Bigarren urratsa, berriz, irailaren 27an izango da, eta gatz iturburuaren proiektua ondo ezagutzeko eta ekarpenak egiteko saioa izango da.


18:00

Eguazteneko Azoka

Oxirondo azoka, Bergara | Azoka

Baserritarren eta bertako produktuen azoka Oxirondo azokan.

Eguazteneko Azoka Oxirondo azoka

Baserritarren eta bertako produktuen azoka Oxirondo azokan.


19:00

Gudari Eguneko manifestazioa

Seber Altube plaza, Arrasate | Manifestazioa

Gaur, Gudari Eguna dela-eta, manifestazioa egingo da Arrasaten, Sortuk deituta. 19:00etan Seber Altube plazan egingo da elkarretaratzea, eta manifestazioaren ostean ekitaldi xume bat egingo da Monterronen.

Gudari Eguneko manifestazioa Seber Altube plaza

Gaur, Gudari Eguna dela-eta, manifestazioa egingo da Arrasaten, Sortuk deituta. 19:00etan Seber Altube plazan egingo da elkarretaratzea, eta manifestazioaren ostean ekitaldi xume bat egingo da Monterronen.


19:00

Eskola kirola, gurasoendako bilera

Elgetako udaletxea, Elgeta | Umeak

Eskola Kirola jarduerari buruzko informazio batzarra gurasoendako. Taldeak sortzeko aukera aztertzeko eta ikasturtea antolatzeko batzarra.

Eskola kirola, gurasoendako bilera Elgetako udaletxea

Eskola Kirola jarduerari buruzko informazio batzarra gurasoendako. Taldeak sortzeko aukera aztertzeko eta ikasturtea antolatzeko batzarra.


20:00

Zine-kluba: 'El Invierno'

Zabalotegi aretoa, Bergara | Zinema

Zine-klubak 2016ko Zinemaldian sarituak diren filmak proiektatuko ditu irailean zehar, Zabalotegi aretoan. Sarrera 3€.

Zine-kluba: 'El Invierno' Zabalotegi aretoa

Zine-klubak 2016ko Zinemaldian sarituak diren filmak proiektatuko ditu irailean zehar, Zabalotegi aretoan. Sarrera 3€.


20:00

'Kantuz kale' Basotxokoak

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Bestelakoak

Kantuan irtengo dute Basotxoko kantu taldeko kideek pintxo potea girotzeko. Kultura Astearen barruko ekitaldia da.

'Kantuz kale' Basotxokoak Herriko kaleak

Kantuan irtengo dute Basotxoko kantu taldeko kideek pintxo potea girotzeko. Kultura Astearen barruko ekitaldia da.



12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.



17:30
20:30

Emeek Emana erakusketa

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

Emeek Emana erakusketa Kulturateko klaustroa

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.


17:54
19:00

Aisa ikastaroetarako izen-ematea

Irizar jauregian. , Bergara | Izenematea

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.

Aisa ikastaroetarako izen-ematea Irizar jauregian.

Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.



15:40
19:00

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa

Udaletxean. , Bergara | Lehiaketak

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Bergarako Kirol Argazkien Lehiaketa Udaletxean.

Argazki lehiaketa ezagunaren 27. edizioa izango da aurten eta Argizaiola deritzon lehiaketarako baliagarria izango da. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da eta aurten ere zortzi sari banatuko dira. Argazki onenak urriaren 14an aukeratuko dituzte eta horiekin erakusketa bat jarriko dute Aroztegin, urriaren 20tik 29ra.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»