Basotxo erretiratuen elkarteko kideek irteera egingo dute Apotzaga aldera Jesus Osinagak gidatuta. 09:30ean irten Basotxotik eta 13:30 aldera bukatuko dute mokadutxo bat janda Apotzagako tabernan. Ez dago izenik eman beharrik.
Gipuzkoako jubilatuak eta pentsiodunak, Duintasuna elkarteak, Oñatin egingo du iraileko bilera.
Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria. Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak zehaztu ditu tokiak eta egunak. Horietako lekuren bat aldatu gura izanez gero honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-76 25 47. Tokiak dira: (Arratsaldez utzi behar dira) Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainaldean.
Autoestimua da funtsezkoa gure burua eraiki ahal izateko, gure lekua hartzeko eta gure burua baieztatzeko zer sentitzen dugun, zer gura dugun eta zer garen. Tailerrak izan gura du espazio bat ulertzeko zelan eraikitzen den gure autoestimua genero kontuetan, jakin benetan zelakoak diren gure barne indarrak eta baliabideak, harreman sano bat sortzeko geure buruarekin, zaintzatik eta autokonfidantzatik, eta gure bizitzaren protagonista izateko, erabakiz gure agenda propioa. Irakaslea: Pepa Bojó BallesterNoiz: martitzenean (9 saio)Hasiera: irailaren 26anOrdutegia: 15:30-17:30
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Hezkuntzak, bere genero aginduekin, moldatzen ditu adierazpideak, estilo komunikatiboak, desegokiak izan daitezkeenak, ez eraginkorrak eta ahaldundu egiten ez dutenak. Ikastaroan hartuko dugu horien guztien kontzientzia, eta ikasiko dugu tresna berriak erabiltzen, eraginkortasunez komunikatzeko. Horrek eragina izango du gure auto-kontzeptuan, eta igoko digu autoestimua eta konfiantza gure buruan, eta hobetuko ditu gure harremanak, berdintasun eta tratu oneko harremanak sortzeko. Irakaslea: Pepa Bojó BallesterNoiz: martitzenean (9 saio)Hasiera: irailaren 26anOrdutegia: 18:00-20:00
Azken egunak binakako 4 t'erdiko pilota txapelketan izena emateko. Hiru kategoria: emakumeak, 40 urtetik gorako gizonezkoak eta 40 urtera arteko gizonezkoak.
Moda desfilea egingo dute Basotxo erretiratuen elkarteko kideek Kultura Astearen barruan. Aretxarte merkatarien elkarteak lagun eginda alfonbra gorriaren gainean jardungo dute Basotxo inguruan musikak lagun eginda.
Eneagrama, mindfulness y meditación ¿herramientas de autoconocimiento y desarrollo? hitzaldia Felix Laskurainen eskutik, gazteleraz, Irizar jauregian.
Iraileko osoko bilkura egingo du Elgetako udalbatzak, 19:00etan.
Eskoriatzan elkarretaratzea egingo dute EskoZap elkarteko kideek. Fernando Eskoriatza plazan, martitzena 26, 19:30ean, Egia eta justizia nahi dugu lelopean.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egingo zaie Aisa deritzon ikastaroen bidez; euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da urriaren 6a baino lehen. "Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!", diote antolatzaileek.