Larunbata, irailak 23

Goikobalu gazteluaren jaia

Goikobalu, Arrasate | Jaiak

Musika, dantza eta jan-edana Goikobalun eguerditik aurrera. Zuztarrak errotuz herriko hainbat elkarterekin eta udalarekin auzolanean antolatua.

Goikobalu gazteluaren jaia Goikobalu

Musika, dantza eta jan-edana Goikobalun eguerditik aurrera. Zuztarrak errotuz herriko hainbat elkarterekin eta udalarekin auzolanean antolatua.

09:45

EH Emakumeen Mundu Martxako bilera irekia

Bergarako gaztetxean., Bergara | Deia

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ikasturteko plana aurkezteko eta eztabaidatzeko deialdia irekia egin du zapatu honetarako, hilak 23, Bergarako gaztetxean. Bilera irekian bi puntu nagusi landuko dituzte: protokoloaren berritzea eta 2018ko topaketaren antolakuntza. Goiz osorako egitaraua antolatu dute.

EH Emakumeen Mundu Martxako bilera irekia Bergarako gaztetxean.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ikasturteko plana aurkezteko eta eztabaidatzeko deialdia irekia egin du zapatu honetarako, hilak 23, Bergarako gaztetxean. Bilera irekian bi puntu nagusi landuko dituzte: protokoloaren berritzea eta 2018ko topaketaren antolakuntza. Goiz osorako egitaraua antolatu dute.

10:00

Mobile eSports lehiaketa: Clash Royale eta Herthstone

Kulturateko klaustroa, Arrasate | Lehiaketak

Lehiaketa, hitzaldiak eta teknologia berrien erakusketa.

Mobile eSports lehiaketa: Clash Royale eta Herthstone Kulturateko klaustroa

Lehiaketa, hitzaldiak eta teknologia berrien erakusketa.

10:00

Kirol Eguna

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Kirola

Europako kirol astea dela eta hainbat jarduera antolatu ditu Udaleko Kirol Sailak. 10:00-11:00 Areto txirrindularitza, Herriko Plazan. 11:00-12:30 Saskibaloi egokitua, Iturrigorri pilotalekuan. 12:30-13:30 Xunba, Herriko Plazan. 13:30-14:30, Luntxa. Eguraldi txarra eginez gero kiroldegian egingo dituzte jarduera guztiak.

Kirol Eguna Herriko Plaza

Europako kirol astea dela eta hainbat jarduera antolatu ditu Udaleko Kirol Sailak.

  • 10:00-11:00 Areto txirrindularitza, Herriko Plazan.
  • 11:00-12:30 Saskibaloi egokitua, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 12:30-13:30 Xunba, Herriko Plazan.
  • 13:30-14:30, Luntxa.

Eguraldi txarra eginez gero kiroldegian egingo dituzte jarduera guztiak.

10:00

Baserritarren azoka, plazan

Elgetako herriko plaza, Elgeta | Azoka

Urteroko azoka 17 posturen parte hartzearekin: zazpi baserriko produktuekin, bi marokoar gozoekin, hiru artisau lanekin, Ekoguneko postua herriko ortuetako erakusketarekin, Hotz Bergara, herriko garagardogileak, seigarren mailako neska-mutikoak, eta Igor Herceren burdinlangintza erakusketa.

Baserritarren azoka, plazan Elgetako herriko plaza

Urteroko azoka 17 posturen parte hartzearekin: zazpi baserriko produktuekin, bi marokoar gozoekin, hiru artisau lanekin, Ekoguneko postua herriko ortuetako erakusketarekin, Hotz Bergara, herriko garagardogileak, seigarren mailako neska-mutikoak, eta Igor Herceren burdinlangintza erakusketa.

10:30

Baserritarren azoka

Elgetako herriko plaza, Elgeta

Etxean ekoiztutako produktuak saltzeko postua ipintzera deitu ditu Udalak herriko ekoizleak. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Intxorta igoera ere egun horretan jokatuko da.

Baserritarren azoka Elgetako herriko plaza

Etxean ekoiztutako produktuak saltzeko postua ipintzera deitu ditu Udalak herriko ekoizleak. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Intxorta igoera ere egun horretan jokatuko da.

11:00

Intxortako XXI. Igoera

Elgetako herriko plaza, Elgeta | Kirola

Jokoan, aurten, XXI. Intxortako Igoera. Lasterketa 11:00etan izango da. Izen-ematea, berriz, 10:20ean, herriko plazan. Hiru kategoria: 16 urtetik gorakoak, 12-16 urte artekoak eta 12 urtera artekoak. Azken horiek Salbadorrera egingo dute igoera.

Intxortako XXI. Igoera Elgetako herriko plaza

Jokoan, aurten, XXI. Intxortako Igoera. Lasterketa 11:00etan izango da. Izen-ematea, berriz, 10:20ean, herriko plazan. Hiru kategoria: 16 urtetik gorakoak, 12-16 urte artekoak eta 12 urtera artekoak. Azken horiek Salbadorrera egingo dute igoera.

11:30

Aratz elkarteak 25 urte: Ekitaldi nagusia

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Ospakizunak

Aratz elkarteko kideek 25. urteurreneko ospakizun nagusia egingo dute: 11:30, ekitaldia. 13:00, kale animazioa Oihulari Klown taldearen eskutik: De pronóstico reservado.

Aratz elkarteak 25 urte: Ekitaldi nagusia Arkupe kultura etxea

Aratz elkarteko kideek 25. urteurreneko ospakizun nagusia egingo dute:

  • 11:30, ekitaldia.
  • 13:00, kale animazioa Oihulari Klown taldearen eskutik: De pronóstico reservado.

15:00

Goitibehera tailerra

Txistularien Arratean, Eskoriatza | Kirola

Goitibeherak behar bezala jartzeko tailerra irailaren 22an izango da, eta bertara joan nahi duenak domeka honetatik –irailak 3– aurrera aukera izango du izena emateko bide hauen bitartez: Manuel Muñoz kiroldegira joanda edo gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.

Goitibehera tailerra Txistularien Arratean

Goitibeherak behar bezala jartzeko tailerra irailaren 22an izango da, eta bertara joan nahi duenak domeka honetatik –irailak 3– aurrera aukera izango du izena emateko bide hauen bitartez: Manuel Muñoz kiroldegira joanda edo gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.

17:00

Zinea: Gru 3 Mi Villano Favorito

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Generoa: Animatua. Zuzendaria: Kyle Balda. Guztientzat.

Zinea: Gru 3 Mi Villano Favorito Amaia antzokia

Generoa: Animatua.

Zuzendaria: Kyle Balda.

Guztientzat.

17:00

Pilota partidak, frontoian

Elgetako udal pilotalekua, Elgeta | Kirola

Elgetako Udalak antolatuta pilota partidak frontoian. Sarrera doan. Jokalariak:   . Naroa Iturain / Maite Ruiz de Larramendi . Andrea Aldaregia / Olatz Ruiz de Larramendi

Pilota partidak, frontoian Elgetako udal pilotalekua
Elgetako Udalak antolatuta pilota partidak frontoian. Sarrera doan.
Jokalariak:
 
. Naroa Iturain / Maite Ruiz de Larramendi
. Andrea Aldaregia / Olatz Ruiz de Larramendi

18:30

XXI. Sagardo Eguna

Plazan eta herriko tabernetan., Elgeta | Bestelakoak

Elgetako gaztetxeak antolatuta 18:30ean patata tortilla txapelketa plazan; 20:00etan sari banaketa; 20:30ean triki-poteoa. Gainera, 18:30etik aurrera sagardoa doan plazan, Bolatokian, Haizean, Maialden, Rincon de Lolan eta Patxi tabernan.

XXI. Sagardo Eguna Plazan eta herriko tabernetan.

Elgetako gaztetxeak antolatuta 18:30ean patata tortilla txapelketa plazan; 20:00etan sari banaketa; 20:30ean triki-poteoa. Gainera, 18:30etik aurrera sagardoa doan plazan, Bolatokian, Haizean, Maialden, Rincon de Lolan eta Patxi tabernan.

19:30

Zinea: Dunkerque

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Generoa: Drama Zuzendaria: Christopher Nolan 12 urtetik gorakoentzat.

Zinea: Dunkerque Amaia antzokia

Generoa: Drama

Zuzendaria: Christopher Nolan

12 urtetik gorakoentzat.

20:00

BKEko futbol saileko talde guztien aurkezpena

Agorrosin futbol zelaian. , Bergara | Kirola

BKEko futbol sailak martxan jarri du 2017-2018 denboraldirako bazkide kanpaina, Agorrosingo harmailak zalez bete eta klubari babesa emateko asmoz. Era berean, zapatuan Bergarako lehen taldeak Zarautzen aurka jokatuko duela aprobetxatuta, talde guztiak aurkeztuko dituzte partiduaren ostean, 18:30ak aldera.

BKEko futbol saileko talde guztien aurkezpena Agorrosin futbol zelaian.

BKEko futbol sailak martxan jarri du 2017-2018 denboraldirako bazkide kanpaina, Agorrosingo harmailak zalez bete eta klubari babesa emateko asmoz. Era berean, zapatuan Bergarako lehen taldeak Zarautzen aurka jokatuko duela aprobetxatuta, talde guztiak aurkeztuko dituzte partiduaren ostean, 18:30ak aldera.

11:20
20:00

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Bergara | Lehiaketak

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

18:00
20:30

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak Aroztegi aretoa

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.

18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

19:00

Garagardo Azoka Solidarioa

Fernando Eskoriatza plazan, Eskoriatza | Azoka

Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan. Eguena, irailak 21 Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz. Egubakoitza, irailak 22 18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak. 22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte. Zapatua, irailak 23 Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.

Garagardo Azoka Solidarioa Fernando Eskoriatza plazan

Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan.

Eguena, irailak 21

Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz.

Egubakoitza, irailak 22

18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak.

22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte.

Zapatua, irailak 23

Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»