Musika, dantza eta jan-edana Goikobalun eguerditik aurrera. Zuztarrak errotuz herriko hainbat elkarterekin eta udalarekin auzolanean antolatua.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak ikasturteko plana aurkezteko eta eztabaidatzeko deialdia irekia egin du zapatu honetarako, hilak 23, Bergarako gaztetxean. Bilera irekian bi puntu nagusi landuko dituzte: protokoloaren berritzea eta 2018ko topaketaren antolakuntza. Goiz osorako egitaraua antolatu dute.
Lehiaketa, hitzaldiak eta teknologia berrien erakusketa.
Europako kirol astea dela eta hainbat jarduera antolatu ditu Udaleko Kirol Sailak. 10:00-11:00 Areto txirrindularitza, Herriko Plazan. 11:00-12:30 Saskibaloi egokitua, Iturrigorri pilotalekuan. 12:30-13:30 Xunba, Herriko Plazan. 13:30-14:30, Luntxa. Eguraldi txarra eginez gero kiroldegian egingo dituzte jarduera guztiak.
Urteroko azoka 17 posturen parte hartzearekin: zazpi baserriko produktuekin, bi marokoar gozoekin, hiru artisau lanekin, Ekoguneko postua herriko ortuetako erakusketarekin, Hotz Bergara, herriko garagardogileak, seigarren mailako neska-mutikoak, eta Igor Herceren burdinlangintza erakusketa.
Etxean ekoiztutako produktuak saltzeko postua ipintzera deitu ditu Udalak herriko ekoizleak. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Intxorta igoera ere egun horretan jokatuko da.
Jokoan, aurten, XXI. Intxortako Igoera. Lasterketa 11:00etan izango da. Izen-ematea, berriz, 10:20ean, herriko plazan. Hiru kategoria: 16 urtetik gorakoak, 12-16 urte artekoak eta 12 urtera artekoak. Azken horiek Salbadorrera egingo dute igoera.
Aratz elkarteko kideek 25. urteurreneko ospakizun nagusia egingo dute: 11:30, ekitaldia. 13:00, kale animazioa Oihulari Klown taldearen eskutik: De pronóstico reservado.
Goitibeherak behar bezala jartzeko tailerra irailaren 22an izango da, eta bertara joan nahi duenak domeka honetatik –irailak 3– aurrera aukera izango du izena emateko bide hauen bitartez: Manuel Muñoz kiroldegira joanda edo gazteria@eskoriatza.eus helbidera idatziz. Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.
Generoa: Animatua. Zuzendaria: Kyle Balda. Guztientzat.
Elgetako Udalak antolatuta pilota partidak frontoian. Sarrera doan. Jokalariak: . Naroa Iturain / Maite Ruiz de Larramendi . Andrea Aldaregia / Olatz Ruiz de Larramendi
Elgetako gaztetxeak antolatuta 18:30ean patata tortilla txapelketa plazan; 20:00etan sari banaketa; 20:30ean triki-poteoa. Gainera, 18:30etik aurrera sagardoa doan plazan, Bolatokian, Haizean, Maialden, Rincon de Lolan eta Patxi tabernan.
Generoa: Drama Zuzendaria: Christopher Nolan 12 urtetik gorakoentzat.
BKEko futbol sailak martxan jarri du 2017-2018 denboraldirako bazkide kanpaina, Agorrosingo harmailak zalez bete eta klubari babesa emateko asmoz. Era berean, zapatuan Bergarako lehen taldeak Zarautzen aurka jokatuko duela aprobetxatuta, talde guztiak aurkeztuko dituzte partiduaren ostean, 18:30ak aldera.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.
Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.
Jose Arana zaharren egoitza diruz laguntzeko hainbat garagardo mota, ukondoak, oilaskoak, saltxitxak… salduko dituzte aurten ere, eta eguenean, irailaren 21ean, irekiko dituzte karpako ateak, 18:00etan. Eguena, irailak 21 Oñatiko Irazan Antzerki Gunekoek, inprobisazioan oinarritutako Supituki antzerki emanaldia, 19:00ean. Umorea oinarri izanda, alaitasunez, irekiera bikaina emateko asmoz. Egubakoitza, irailak 22 18:00etan, Arantxa eta Pantxoren habanerak, boleroak eta Mexikoko kantak. 22:30ean, Imanolek eta Unaiek, trikiti doinuak jarriko dituzte. Zapatua, irailak 23 Blue Mood taldea izango da 19:30ean, eta 23:00etan, Txerrikumeak eta Jasan taldeak izango dira.