Asteazkena, irailak 20



17:00

Bigarren eskuko bizikleta azoka

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Azoka

Mugikortasun Astearen barruan bigarren eskuko azoka egingo dute: pintxazoak konpontzeko tailerra, bizikleta elektrikoen erakustaldia eta frogatzeko aukera. Bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak eta materialasaldu ahal izango da, bai haurren materiala zein helduen materiala. Materiala jasotzeko egunak: irailaren 19an, goizez 11:00tik 13:00etara eta arratsaldez17:00tik 19:00etara; eta irailaren 20an, goizez. Arkupe kultur etxeko harreran.

Bigarren eskuko bizikleta azoka Herriko Plaza

Mugikortasun Astearen barruan bigarren eskuko azoka egingo dute: pintxazoak konpontzeko tailerra, bizikleta elektrikoen erakustaldia eta frogatzeko aukera. Bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak eta materiala
saldu ahal izango da, bai haurren materiala zein helduen materiala.

Materiala jasotzeko egunak: irailaren 19an, goizez 11:00tik 13:00etara eta arratsaldez
17:00tik 19:00etara; eta irailaren 20an, goizez. Arkupe kultur etxeko harreran.


18:00

Aratz elkarteak 25 urte: Pintxopote musikatua

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Bestelakoak

Aratz elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan pintxopote musikatua egingo dute herriko kaleetan.

Aratz elkarteak 25 urte: Pintxopote musikatua Herriko kaleak

Aratz elkartearen 25. urteurreneko ospakizunen barruan pintxopote musikatua egingo dute herriko kaleetan.


18:00

'Iragana, gatza eta etorkizuna' proiektua: Lehen urratsa

Kultura etxea, Leintz Gatzaga | Deia

Leintz Gatzagako Udalak irailean eta urrian zehar garatuko du Iragana, gatza eta etorkizuna proiektua. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da. Lehenengo urratsa irailaren 20an izango da. Iraganetik etorkizuna proiektatuz: herriak izan duen bilakaera ezagutu eta norbanakoen nahiz elkarteen artean diagnosia eta kontakizuna eraikiko da.

'Iragana, gatza eta etorkizuna' proiektua: Lehen urratsa Kultura etxea

Leintz Gatzagako Udalak irailean eta urrian zehar garatuko du Iragana, gatza eta etorkizuna proiektua. Etorkizuneko erronkak definitu eta gatz iturburuaren proiektua ezagutarazteko hausnarketa herritarra egin nahi da.

Lehenengo urratsa irailaren 20an izango da. Iraganetik etorkizuna proiektatuz: herriak izan duen bilakaera ezagutu eta norbanakoen nahiz elkarteen artean diagnosia eta kontakizuna eraikiko da.


18:00

Eguazteneko Azoka

Oxirondo azoka, Bergara | Azoka

Baserritarren eta bertako produktuen azoka Oxirondo azokan.

Eguazteneko Azoka Oxirondo azoka

Baserritarren eta bertako produktuen azoka Oxirondo azokan.


19:00

Errezeta zaharretik datoz Oñatiko bizkotxo berriak

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Hitzaldiak

1833ko agirietan irakurri dute Oñatiko bizkotxoaren berri eta errezeta lortuta, prestatzen ari dira orain Antton Azpiazu txokolategilea eta Raul Fernandez gozogilea, Artixa elkartekoekin batera. Gaur, eguaztena, eramango dituzte kultura etxera probatzeko, 19:00etan.

Errezeta zaharretik datoz Oñatiko bizkotxo berriak Oñatiko kultura etxea

1833ko agirietan irakurri dute Oñatiko bizkotxoaren berri eta errezeta lortuta, prestatzen ari dira orain Antton Azpiazu txokolategilea eta Raul Fernandez gozogilea, Artixa elkartekoekin batera. Gaur, eguaztena, eramango dituzte kultura etxera probatzeko, 19:00etan.


19:00

Bizikume - Emakumeak bizikletan

Kulturate, Arrasate | Hitzaldiak

Mugikortasun astearen barruan, hitzaldi interesgarri bat dago biharko programatuta. Erkuden Almagro txirrindulari profesional ohiak, emakumeak elkarrekin errepidera irteteko helburuz Iruñean sortutako dinamika bati buruz hitz egingo du. Hitzordua, bihar, irailak 20, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian.

Bizikume - Emakumeak bizikletan Kulturate

Mugikortasun astearen barruan, hitzaldi interesgarri bat dago biharko programatuta. Erkuden Almagro txirrindulari profesional ohiak, emakumeak elkarrekin errepidera irteteko helburuz Iruñean sortutako dinamika bati buruz hitz egingo du. Hitzordua, bihar, irailak 20, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian.


20:00

Zine-kluba: 'Yo no soy Madame Bovary'

Zabalotegi aretoa, Bergara | Zinema

Zine-klubak 2016ko Zinemaldian sarituak diren filmak proiektatuko ditu irailean zehar, Zabalotegi aretoan. Sarrera 3€.

Zine-kluba: 'Yo no soy Madame Bovary' Zabalotegi aretoa

Zine-klubak 2016ko Zinemaldian sarituak diren filmak proiektatuko ditu irailean zehar, Zabalotegi aretoan. Sarrera 3€.


21:30

Ostegun Bidaiariak: ""Dolomitak-Eslovenia-Bosnia-Kroazia"

Zaldibar antzokia, Eskoriatza | Hitzaldiak

Jon Kortazar eta Iratxe Arrese eskoriatzarrek 2016ean furgonetan egindako bidaia. Eskoriatzatik Dubrovnikera dauden 1.800 kilometroetan zenbait herrialde ezagutu eta mendia eta hondartzen inguruko kontakizuna egingo dute.

Ostegun Bidaiariak: ""Dolomitak-Eslovenia-Bosnia-Kroazia" Zaldibar antzokia

Jon Kortazar eta Iratxe Arrese eskoriatzarrek 2016ean furgonetan egindako bidaia. Eskoriatzatik Dubrovnikera dauden 1.800 kilometroetan zenbait herrialde ezagutu eta mendia eta hondartzen inguruko kontakizuna egingo dute.



11:20
20:00

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Bergara | Lehiaketak

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.



12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.



18:00
20:00

'Emeek emana' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.  Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.

'Emeek emana' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aur­pegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, tor­turaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in­ guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu­ ten garrantzia erabakigarria.

 Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili­ takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakie­tako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez.

Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza de­mokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as­ kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita.

Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus­ puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar he­datzeko.



15:30
20:30

Zizelkatze ikastaroa

Eltzia, Oñati | Ikastaroak

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.

Zizelkatze ikastaroa Eltzia

Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara.

Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!


18:00
20:30

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak Aroztegi aretoa

Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.



19:30
21:00

Yoga hastapen ikastaroa

Oñati | Ikastaroak

Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, irailaren 11tik 14ra eta 18tik 21era.  Informazioa eta izen ematea: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com

Yoga hastapen ikastaroa

Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, irailaren 11tik 14ra eta 18tik 21era. 

Informazioa eta izen ematea: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com



18:00
20:30

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa

Bergarako Udaleko Pleno aretoan, Bergara | Erakusketak

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa Bergarako Udaleko Pleno aretoan

Aire Libreko 44. Simon Arrieta pintura lehiaketako lanen erakusketa, Pleno aretoan.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»