Igandea, uztailak 30

10:00

Bisita gidatua lubakietara

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa, Elgeta | Bestelakoak

Domekan, uztailak 30, bisita gidatua Intxortako lubakietara. Irteera 10:00etan Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik (Espaloian). Prezioa: 0-6 urte artean doan; 6-16 urte artean 2,00 € eta 16 urtetik gora 5,00 €. Aurrez eman behar da izena: 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 edo turismo@debagoiena.eus. Argibide gehiago: elgetamemoria.com

Bisita gidatua lubakietara Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Domekan, uztailak 30, bisita gidatua Intxortako lubakietara. Irteera 10:00etan Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik (Espaloian). Prezioa: 0-6 urte artean doan; 6-16 urte artean 2,00 € eta 16 urtetik gora 5,00 €. Aurrez eman behar da izena: 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 edo turismo@debagoiena.eus.

Argibide gehiago: elgetamemoria.com

22:45

San Inazio egun bezperan, su artifizial musikatua

Eskoriatza | Ikuskizunak

Musika eta su artifizialak batzen dituen ikuskizuna antolatu du Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako patroia den San Inazio egun bezperarako, uztailaren 30erako. Argi eta soinu-ikuskizun magikoa, uztailean, Eskoriatzan  izan diren ekintza guztiei amaiera emateko antolatu dute alde batetik, eta bestetik, San Pedro jaietan, eta hauen osteko ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak emateko. Hala nola, abuztuko oporrei ongi-etorria emango diote egitasmo berezi honekin. Argi-soinu ikuskizuna, 22:45ean Musika zati ezberdin edo pieza bat efektu piroteknikoekin sinkronizatutako arte-sorkaria 22:45ean hasiko da, eta Udaletik adierazi dute egitasmo hau ikusteko leku egokiena Olazar auzoko ingurua dela. Hala, herritarrei bertaratzeko deia eginaz.

San Inazio egun bezperan, su artifizial musikatua

Musika eta su artifizialak batzen dituen ikuskizuna antolatu du Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako patroia den San Inazio egun bezperarako, uztailaren 30erako.

Argi eta soinu-ikuskizun magikoa, uztailean, Eskoriatzan  izan diren ekintza guztiei amaiera emateko antolatu dute alde batetik, eta bestetik, San Pedro jaietan, eta hauen osteko ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak emateko. Hala nola, abuztuko oporrei ongi-etorria emango diote egitasmo berezi honekin.

Argi-soinu ikuskizuna, 22:45ean

Musika zati ezberdin edo pieza bat efektu piroteknikoekin sinkronizatutako arte-sorkaria 22:45ean hasiko da, eta Udaletik adierazi dute egitasmo hau ikusteko leku egokiena Olazar auzoko ingurua dela. Hala, herritarrei bertaratzeko deia eginaz.

07:00
22:00

Bergarako udako denboraldia

Agorrosin. , Bergara | Bestelakoak

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

Bergarako udako denboraldia Agorrosin.

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

11:20
20:00

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Bergara | Lehiaketak

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

12:02
20:00

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan

San Joxepe elkartearen egoitzan. , Bergara | Lehiaketak

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

San Joxepekoen argazki lehiaketa, Kulturaldia ekimenaren barruan San Joxepe elkartearen egoitzan.

Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»