Portasol auzoko jaien azken eguna: 09:00-12:00, RC erakustaldia, Zaraia tabernaren atzealdeko aparkalekuan. 10:30, Artisau feria: bigarren eskuko produktuak, makramearekin egindakoak, Afrikako oihalak, bitxiak… 13:30, Paella lehiaketa, Markoleko zelaian (antolatzaileek jarriko dituzte: arroza, olioa eta gatza; sua, paellerak eta mahaiak eta aulkiak). 18:00, Umeendako poniak eta zezentxoak, kiroldegi pareko zelaian. 19:00, Portasolgo nagusienari eta 2017ko lehen jaioberriari omenaldia. 21:00, Jaien amaierako txupina.
Izaki Gardenak taldeko kideak bakarkako kontzertua egingo du. Country, blues eta pop estiloak joko ditu.
'Freshcool' ikuskizuna egingo dute. Euskal dantza bitxiak oinarri dituen emanaldia izango da.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Boluan, Arriruriagan eta Burdinaten gaur hasiko dira festak eta domekara arte adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua izango dute; Basalgoko egun handia, berriz, uztailaren 25ekoa izango da. Aurten ere bertso bazkaririk ez da faltako; Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira.
Maringo Madalena jaiak ospatuko dituzte uztailaren 22-23 astebukaeran. Uztailaren 22a, zapatua 18:00etan Jaiei hasiera emateko etxafleroak eta Arientzako kanpai eskolakoak. 21:00etan Auzo afaria 23:00etan Erromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin Uztailaren 23a, domeka 11:30ean Meza Ondoren, luntxa