Portasolgo jaien hasiera: 18:30, Txupinazoa eta jaien hasiera Eguzki taberna parean. Jarraian, buruhandiak eta erraldoiak herriko txistulariek lagun eginda. 19:00, Bixxxentak taldearekin dantzaldia Ibai-Gain elkarte aurrean. 21:30, Rock kontzertua: Screamers & Sinners eta Txerrikumeak.
Naturan murgilduko da Agurtzane Telleria. Krisalida baten ertz sentikorrean eraldaketa prozesuan bidaiatuz, lasaitasunean eta erlaxazioan sartuko da.
Laglo taldearen zirko-dantza ikuskizuna. Lau pieza, naturaren lau elementuekin. Lau gorputz zintzilikaturik lau taupada denboraren erritmoan, igarota oinarrizko elementuen egoera bakoitzetik, izaki bizidun moduan egiten gaituztenak eta gure baitan daudenak.
Uztailak 21, ostirala – Huhezi – 22:30 DEPEDRO “El Pasajero” da Depedroren estudioko laugarren diskoa. “El Pasajero” lanean Afrikara joan ziren lehen bidaiariei begirada bat egiten zaie. Kontinente horretatik dator disko honetako energia, “La increíble historia de un hombre bueno” baino hiru urte geroago. Lan honetan Depedrok Enrique Bunbury-rekin abesten du (“DF” abestian), eta baita diskoan koroak egiten dituen Gaby Moreno guatemalarrarekin ere(2013ko artista berri onenaren saria Grammy Latinoetan). Diskoa 15 egunetan grabatu zen Tucsonen (Arizona) Raig Schmacher-ek zuzenduta eta Joey Burns eta John Convertino Calexico-ko lagunekin, eta grabatu ere analogikoan grabatu zen, zuzenketentzako aukerarik gabe, emozio berrien bila.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Egubakoitzean abiatuko dituzte festak auzoan, eta hurrengo egunetarako egitarau bete-betea prestatu dute adin eta gustu guztietako herritarrendako.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Boluan, Arriruriagan eta Burdinaten gaur hasiko dira festak eta domekara arte adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua izango dute; Basalgoko egun handia, berriz, uztailaren 25ekoa izango da. Aurten ere bertso bazkaririk ez da faltako; Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze etorriko dira.