Ostirala, uztailak 14

13:00

80 urtetik gorakoen bazkaria

Ozkarbi elkartea, Elgeta | Bestelakoak

Xalbadorpe elkarteak antolatuta 80 urtetik gorako elgetarrendako bazkaria Ozkarbi elkartean, 14:00etan. Aurretik, 13:00etan, meza esango dute parrokian.

80 urtetik gorakoen bazkaria Ozkarbi elkartea

Xalbadorpe elkarteak antolatuta 80 urtetik gorako elgetarrendako bazkaria Ozkarbi elkartean, 14:00etan. Aurretik, 13:00etan, meza esango dute parrokian.

20:00

'Topa' ikuskizuna

Arrasateko Zaldibar frontoia, Arrasate | Dantza

  Lau gazte plaza batean daude. Dantzari batzuk dira euskal dantza tradizionalean trebatutakoak, eta beste batzuk hip-hopeko dantzariak. Kaleak batzen ditu, haien bizi esparruak, alegia. Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Kukai eta Brodas Bros taldeak elkarrekin.  

'Topa' ikuskizuna Arrasateko Zaldibar frontoia

Lau gazte plaza batean daude. Dantzari batzuk dira euskal dantza tradizionalean trebatutakoak, eta beste batzuk hip-hopeko dantzariak. Kaleak batzen ditu, haien bizi esparruak, alegia. Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Kukai eta Brodas Bros taldeak elkarrekin.

20:00

'Fade away' dantza ikuskizuna

Arrasateko Zaldibar frontoia, Arrasate | Dantza

Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiaren ikuskizuna. Biopracy piezaren bigarren partea da. Kaleko formatuan. Gizarte utopiko futurista baten, gizakiaren emozioak deuseztatu egiten dira. 

'Fade away' dantza ikuskizuna Arrasateko Zaldibar frontoia

Ziomara Hormaetxe Dantza Konpainiaren ikuskizuna. Biopracy piezaren bigarren partea da. Kaleko formatuan. Gizarte utopiko futurista baten, gizakiaren emozioak deuseztatu egiten dira. 

20:00

Berumuga: The Allnighters

Espoloian. , Bergara | Musika

Berumuga ekimenaren barruan, 1990eko hamarkadan rhythm and blues generoan erreferente izan zen The Allnighters talde gasteiztarrak joko du gaur Espoloian (20:00); 1998an jotzeari utzi ostean 2013an bueltatu ziren agertokietara, "inolako presiorik gabe".

Berumuga: The Allnighters Espoloian.

Berumuga ekimenaren barruan, 1990eko hamarkadan rhythm and blues generoan erreferente izan zen The Allnighters talde gasteiztarrak joko du gaur Espoloian (20:00); 1998an jotzeari utzi ostean 2013an bueltatu ziren agertokietara, "inolako presiorik gabe".

20:00

Julian Tena euskal iheslariari omenaldia

Olaso dorreko lorategian. , Bergara | Deia

Hil berri den euskal iheslaria omenduko du Bergarako ezker abertzaleak egubakoitzean, hilak 14, Olaso dorreko lorategian (20:00). Tenak 30 urtetik gora egin zituen Euskal Herritik kanpora, gehienak Panaman. Euskal Herrira itzuli eta urtebeteren ondoren hil zen ekainean, ortuan lanean ari zela, bihotzekoak jota.

Julian Tena euskal iheslariari omenaldia Olaso dorreko lorategian.

Hil berri den euskal iheslaria omenduko du Bergarako ezker abertzaleak egubakoitzean, hilak 14, Olaso dorreko lorategian (20:00). Tenak 30 urtetik gora egin zituen Euskal Herritik kanpora, gehienak Panaman. Euskal Herrira itzuli eta urtebeteren ondoren hil zen ekainean, ortuan lanean ari zela, bihotzekoak jota.

22:00

The Allnigthters taldea

Espoloia, Bergara | Musika

Berumuga zikloaren bigarrena.

The Allnigthters taldea Espoloia

Berumuga zikloaren bigarrena.

22:30

Errekan Gora: Niña Coyote eta Chico Tornado

Gernika plazan, Eskoriatza | Musika

Uztailak 14, ostirala – Gernika plaza – 22:30 NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO Koldo Soretek (Surfin kaos) eta Ursula Strongek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute Niña Coyote eta Chico Tornado. 2012ko otsailean hasi ziren proiektu berri honekin Donostian. Gitarra, ahotsa eta bateriarekin eraikitzen dituzte beraien kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak jorratzen dituzte, soinu biluziak…

Errekan Gora: Niña Coyote eta Chico Tornado Gernika plazan

Uztailak 14, ostirala – Gernika plaza – 22:30
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO
Koldo Soretek (Surfin kaos) eta Ursula Strongek (Zuloak, Las Culebras) osatzen dute Niña Coyote eta Chico Tornado. 2012ko otsailean hasi ziren proiektu berri honekin Donostian. Gitarra, ahotsa eta bateriarekin eraikitzen dituzte beraien kantuak. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak jorratzen dituzte, soinu biluziak…

07:00
22:00

Bergarako udako denboraldia

Agorrosin. , Bergara | Bestelakoak

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

Bergarako udako denboraldia Agorrosin.

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

11:20
20:00

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Bergara | Lehiaketak

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

16:47
20:00

Mizpirualdeko auzolandegiak 2017

Bergara | Bestelakoak

Bergaran dira dagoeneko datozen bi asteetan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamabost gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.

08:00
20:00

Santa Marina auzoko jaiak 2017

Santa Marina auzoan. , Bergara | Jaiak

Egubakoitzean abiatuko dituzte festak auzoan, eta hurrengo egunetarako egitarau bete-betea prestatu dute adin eta gustu guztietako herritarrendako.

Santa Marina auzoko jaiak 2017 Santa Marina auzoan.

Egubakoitzean abiatuko dituzte festak auzoan, eta hurrengo egunetarako egitarau bete-betea prestatu dute adin eta gustu guztietako herritarrendako.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»