Astelehena, uztailak 10

15:30

Ipuin kontaketa ingelesez

Zaldibar antzokia, Eskoriatza | Literatura

Datorren astelehenean, uztailaren 10ean Arrasateko Mondragon Lingua akademiaren eskutik  hainbat haurrek, ipuin kontaketa bat ingelesez ikusteko eta entzuteko aukera izango dute. Ipuin kontaketa Zaldibar antzokian izango da, 15:00etan Lehen hezkuntzako lehen mailako haurrei zuzenduta egongo da emanaldia, eta arratsaldeko 16:00etan bigarren eta hirugarren mailakoei. Story telling: around the world da saioaren izenburua eta Mondragon Linguako irakasle batek zuzenduko du. Egitasmo honen bitartez Mondragon Linguak hizkuntza irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren alderdi ludikoa sustatu nahi du.

Ipuin kontaketa ingelesez Zaldibar antzokia

Datorren astelehenean, uztailaren 10ean Arrasateko Mondragon Lingua akademiaren eskutik  hainbat haurrek, ipuin kontaketa bat ingelesez ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.

Ipuin kontaketa Zaldibar antzokian izango da, 15:00etan Lehen hezkuntzako lehen mailako haurrei zuzenduta egongo da emanaldia, eta arratsaldeko 16:00etan bigarren eta hirugarren mailakoei.

Story telling: around the world da saioaren izenburua eta Mondragon Linguako irakasle batek zuzenduko du. Egitasmo honen bitartez Mondragon Linguak hizkuntza irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren alderdi ludikoa sustatu nahi du.

19:00

San Kristobal eguna Larrinon

Larrino auzoa, Aretxabaleta | Jaiak

Meza nagusia izango dute Larrino auzoan zaindariaren eguna ospatzeko, eta ondoren, mokadutxoa. Autoa loreekin apainduta daramana saritu egingo dutela iragarri dute.

San Kristobal eguna Larrinon Larrino auzoa

Meza nagusia izango dute Larrino auzoan zaindariaren eguna ospatzeko, eta ondoren, mokadutxoa. Autoa loreekin apainduta daramana saritu egingo dutela iragarri dute.

07:00
22:00

Bergarako udako denboraldia

Agorrosin. , Bergara | Bestelakoak

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

Bergarako udako denboraldia Agorrosin.

Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.

11:20
20:00

2018ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Bergara | Lehiaketak

Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.

16:47
20:00

Mizpirualdeko auzolandegiak 2017

Bergara | Bestelakoak

Bergaran dira dagoeneko datozen bi asteetan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamabost gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.

10:00
23:00

Aldai-Egia auzoko San Kristobal jaiak

Bergara | Jaiak

Uztailaren 7tik 10era ospatuko dituzte; egun handia hilaren 10ean ospatuko dute, San Kristobal eguna. Egitaraua: Uztailak 7 22:00 Urteroko pinu sartzea. Ondoren, saiheskia, sagardoa eta txokolatea. Uztailak 8 Gauean Obaneuke taldearekin erromeria. Uztailak 9 12:00 Meza nagusia. Bitartean, txakolina plazan. Ondoren, erretiratuendako luntxa. Ondoren, herri kirolak Ernesto Bihurri-ren eskutik. Uztailak 10, San Kristobal Eguna 12:00 Meza nagusia. Ondoren taberna zabalik egongo da. 21:00 Auzo-afaria.

Aldai-Egia auzoko San Kristobal jaiak

Uztailaren 7tik 10era ospatuko dituzte; egun handia hilaren 10ean ospatuko dute, San Kristobal eguna.

Egitaraua:

Uztailak 7

22:00 Urteroko pinu sartzea. Ondoren, saiheskia, sagardoa eta txokolatea.

Uztailak 8

Gauean Obaneuke taldearekin erromeria.

Uztailak 9

12:00 Meza nagusia. Bitartean, txakolina plazan. Ondoren, erretiratuendako luntxa. Ondoren, herri kirolak Ernesto Bihurri-ren eskutik.

Uztailak 10, San Kristobal Eguna

12:00 Meza nagusia. Ondoren taberna zabalik egongo da.

21:00 Auzo-afaria.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»