Aztergaiak 1.- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena 2.- Diru kontuak 2016-17 Denboraldiko aurrekontua 2017-18 Denboraldirako aurreikuspena 3.- Kirol Gaiak 2016-17 Denboraldiko Memoria 2017-18 Denboraldirako aurreikuspena 4.- Batzorde berritzea 5.- Galde erantzunak eta iradokizunak Eguna eta lekua: Olara etxean Uztailak 7, ostirala. Ordua: 18:45etan lehen deialdia, 19:00etan bigarren deialdia. Bertaratzen direnei opari bat banatuko zaie.
Musika beltza egiten duen taldea: funk, blues eta soul doinuekin. Taldekideak dira: Bea Asurmendi (ahotsa), Jon Garcia (gitarra), Aitor Moreno (baxua), Ander Untzaga (pianoa) eta Asier Elias (bateria).
Uztailak 7, ostirala – Gorosarri plaza – 22:30 AUKERAN DANTZA KONPAINIA Aukeran dantza konpainia 1997. urtean sortu zen Donostian Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, eta orduz geroztik ibilbide luze eta aberatsa jorratu du hainbat ikuskizun ekoiztuta. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen mestizajean oinarritzen dira konpainiaren lanak, zenbaitetan musika eta dantza tradizionalaren erritmo bizia hautsiz, pausoak mantsotuz edota deseraikiz.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Bergaran dira dagoeneko datozen bi asteetan Mizpirualdeko auzolandegian parte hartuko duten gazteak. Euskal Herritik eta Espainiako hainbat tokitatik etorritako hamabost gazte dira, eta egoitzako egoiliarrekin dinamizazio lana egitea izango da euren egitekoa. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.
Uztailaren 7tik 10era ospatuko dituzte; egun handia hilaren 10ean ospatuko dute, San Kristobal eguna. Egitaraua: Uztailak 7 22:00 Urteroko pinu sartzea. Ondoren, saiheskia, sagardoa eta txokolatea. Uztailak 8 Gauean Obaneuke taldearekin erromeria. Uztailak 9 12:00 Meza nagusia. Bitartean, txakolina plazan. Ondoren, erretiratuendako luntxa. Ondoren, herri kirolak Ernesto Bihurri-ren eskutik. Uztailak 10, San Kristobal Eguna 12:00 Meza nagusia. Ondoren taberna zabalik egongo da. 21:00 Auzo-afaria.