12:00 Buruhaundixak Plazan. 19:30 Mozorruen jaitsiera, Elgetako trikitilariekin. Brindisa, alkate txikia izendatzea eta kartel lehiaketako saria ematea. Salbador kaleko goikaldetik. 20:00 Mozorroen argazkiak ateratzeko gunea 20:15 eta 23:00 Erromeria Trikizio taldearekin 00:00 Larrain dantza. Ondoren erromerixiak jarraituko du
San Pedro jaietarako soilik osatutako taldeak, bertsioez betetako kantuak eskainiko dituzte ekainaren 29an, txosna-gunean, 22:30ean; Xabi Zugasti, Ibai Iregi, Harri Anzizar, Gorka Idigoras, eta Eneko eta Joseba Zubizarreta anaiek.
Jasan talde gazteak Eskoriatzako San Pedro egunean kontzertua eskainiko du Santa Marina plazan.
San Pedro egunean, Eskoriatzako laukoteak kontzertua joko du Santa Marinako txosnagunean.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.
San Juan jaien barruan, ekainaren 24ko San Joxepeko koruaren kontzertua, lora-sorta lehiaketa eta ortu lehiaketako –ekainaren 20tik 22ra egiten da balorazioa– sari banaketa nabarmendu behar dira. Amaitzeko, ekainaren 30ean auzoko afaria egingo dute Tartufo jatetxean.
2017ko San Pedro jaiak ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean ospatuko dira.
Gaztelu Gure Artera taldeak antolatuta, 20 urte espetxean daramatzan Joxe Migel Gaztelu euskal preso bergararraren askatasuna eskatzeko ekintzak izango dira asteon. Preso politikoak: kartzela eta ondorengoak izenburu duen hitzaldia eguenean; kartelada eta mosaikoa egubakoitzean; eta argazkia domekan, San Martzialen.