Elgetako Herri Eskolako lehen hezkuntzako ikasleak nota jasotzera joateko deituak daude, ikastetxera.
Alaiak Jubilatuen Elkarteak antolatuta, hitzaldia kultura etxean, 18:30ean: Kontzertu ekonomikoa eta kupoaz jakin behar duguna
Elgetako udalbatzak ekaineko osoko bilkura egingo du. Gai zerrenda da: 1. 2017ko maiatzak 30eko Ohiko Batzarreko akta onartzea, hala badagokio.2. Alkatearen erabakien kontu ematea.3. 2017ko aurrekontuaren aldaketa espedientea. Kreditu gehigarriak.4. Arau Subsidiarioetako I-2 poligonoko 2AB partzelako Xehetasun Azterlanaren aldaketarako proiektua behin betikoz onartzea, hala badagokio.5. Euskara Elgetatik kanpora ikasteko diru laguntzak emateko irizpideak jasotzen dituen ordenantza onartzea, hala badagokio.6. Galdera erreguak.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.
San Juan jaien barruan, ekainaren 24ko San Joxepeko koruaren kontzertua, lora-sorta lehiaketa eta ortu lehiaketako –ekainaren 20tik 22ra egiten da balorazioa– sari banaketa nabarmendu behar dira. Amaitzeko, ekainaren 30ean auzoko afaria egingo dute Tartufo jatetxean.