Elgetako Udalaren udaleku zerbitzuaren hasiera, 09:00etan ludotekan. Udalak lau astez emango du zerbitzua, 09:00etatik 13:00etara.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.
Atzo aurkeztu zuen sanjuanetako Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako egitaraua. San Juan bezperako bazkaria Uarkapera bueltatuko da –iaz Biterin egin zuten– eta nobedade nagusia dira San Juan eguneko olinpiadak eta ekainaren 25erako prestatu duten Mozorro Eguna. Txosnak ekainaren 23an, 24an eta 25ean egongo dira zabalik.
San Juan jaien barruan, ekainaren 24ko San Joxepeko koruaren kontzertua, lora-sorta lehiaketa eta ortu lehiaketako –ekainaren 20tik 22ra egiten da balorazioa– sari banaketa nabarmendu behar dira. Amaitzeko, ekainaren 30ean auzoko afaria egingo dute Tartufo jatetxean.