Egitaraua: Ekainak 23 18:30- Danborradan parte hartuko duten haurrentzat merienda Zurrategin. 19:30- Jaien hasiera haurren danborradarekin Kalebarrenen zehar. 20:00- Arbola jasotzea eta Oinarin dantza taldearekin Soka dantza eta Aurreskua, Herriko Plazan. Ondoren, dantza poteoa txistulariekin. 21:00- Afaria Plazan. San Juan su txikia. Horren inguruan San Juan zortzikoa Oinarinekin eta dantza herrikoiagoa nahi duten guztiek dantzatzeko. San Juan su handia, Plazan. 23:00- Patxi Luqueren kontzertua, Zurrategin Ekainak 24 11:00- Mural kooperatiboa eta ondoren ginkana. 12:00- Ginkana, Peña Aiastuiren eskutik, 12:00etan. 16:00- Mus txapelketa. 16:30- Haurrentzat jolasak Idolaz aisialdi taldearen eskutik. 18:00- Buruhaundiak. 20:00- Arbola jasotzea Ondarreko gaiteroekin. 20:30- Aldats elektrotxaranga. Ondoren, Zurrategin mahaiak egongo dira bertan afaltzea nahi dutenentzat, norberak bere afaria eraman beharko du. 23:00- Trikimailu taldearekin erromeria. 00:00- Sagar dantza. Ondoren Trikimailuk jarraituko du. Ekainak 25 10:00- Txistulariekin goizeresia. Meza ondoren salda eta txorizoa Kalebarrenen. 12:00 Dantzari gazteak. 18:00 Kiki eta Koko pailazoen eskutik, Katapun txispun.
Maala guraso elkartearen eskutik izango da herrian DJ Bull eta 18:30ean emango dio hasiera saioari. 21:00etan ogitartekoak banatuko dituzte eta ondoren piztuko dute San Juan sua.
Elgetako Udalak antolatuta larrain dantza ikastaroa Ferixa Nagusiko jaiei begira. Irekia eta doan.
Pantaila erraldoia jarriko du aurten ere Arrasateko Udalak, Goienaren eskutik, Herriko Plazan –Iturriotz kalearen aldean–. San Juan bezperako Makalaren igoera, Errementari Dantza, Alkatearen Agurra eta Danborrada zuzenean ikusi ahalko dira plazan bertan eta streaming bidez, www.goiena.eus eta www.arrasate.eus webguneetan. Goiena telebistan ere zuzenean ikusi ahalko da.
Chavela Vargasen bizitza kontatzen duen dokumentala.
Udako solstizioa ospatuko dute dantzarien eta musikarien laguntzarekin.
Xaxay elkartean eskutik eta Bergarako txistulari bandakoen laguntzarekin.
18:00 Txorimaloaren bila eta datorren urterako lore-sendorra prestatzeko irteera 19:00 Buruhandiak 22:00 2000 urtean jaiotako herriko gazteek jasoko dute tantaia 22:30 San Juan sua. Aurtengo sua, 2000. urtean jaiotakoek ixotuko dute Ondoren txistu doinuaren laguntzarekin, erromeria
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.
Atzo aurkeztu zuen sanjuanetako Txosna Batzordeak aurtengo jaietarako egitaraua. San Juan bezperako bazkaria Uarkapera bueltatuko da –iaz Biterin egin zuten– eta nobedade nagusia dira San Juan eguneko olinpiadak eta ekainaren 25erako prestatu duten Mozorro Eguna. Txosnak ekainaren 23an, 24an eta 25ean egongo dira zabalik.
San Juan jaien barruan, ekainaren 24ko San Joxepeko koruaren kontzertua, lora-sorta lehiaketa eta ortu lehiaketako –ekainaren 20tik 22ra egiten da balorazioa– sari banaketa nabarmendu behar dira. Amaitzeko, ekainaren 30ean auzoko afaria egingo dute Tartufo jatetxean.