Etzi, ekainak 21, ITV/IAT aurreko zebrabidea lekuz aldatuko dute eta lanek eragina izango dute autoen zirkulazioan eta Madina moduan ezagutzen den autobus geltokian.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak egun osoko txangoa antolatu du ekainaren 21erako Arizkunen (Nafarroa) dagoen Santxotena-Arizkuara. Bertan bisita gidatua egingo dute. Bazkaria, berriz, Doneztebeko Santa Maria hostalean egingo dute. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik.
Landatxopen, pelikula bat eskainiko da: Mi pequeña Miss Shunsine.
Loramendi elkarteak batzar orokorra egingo du; lehenengo deia, 18:00etan da eta bigarrena, 18:30ean. Hona hemen gai zerrenda: 2016eko jardueren aurkezpena eta diru kontuen azalpena 2017ko plangintza eta diru kontuen aurkezpena Galdera-eskariak
Bergarako Osasun Sarea bihar, ekainak 21, elkartuko da Osasun Etxeko lehen solairuan (19:00). Herritar guztiendako irekia da saioa; orain arteko balorazioa egingo dute eta datorren ikasturtea prestatzen hasiko dira. "Bergararren osasun eta bizi kalitatea hobetzea duen sareak ibilbide motza baina oparoa izan du", adierazi dute Udaletik.
Dantza kasting haurrendako dantzaldia izango da 7x7 kultura kalean ekimenaren barruan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.